Borrar
Herriko plaza autoz beteta 80ko hamarkadan. DV
Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgai

Oiartzun

Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgai

Elena Viñas

Oiartzun

Lunes, 22 de abril 2024, 20:30

Herriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala prestatu dute Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak, belaunaldien arteko proiektu konpartitu bat martxan jartzeko. Mar-txoan ibili ziren udalerriko txoko ezberdinetako irudi zaharrak biltzen eta jasotakoekin erakusketa antolatu dute.

Apirilaren 22tik 30era bitarte egongo dira ikusgai (goiz eta arratsaldez), Landetxeko egongelan (0 solairuan). Herriak izan duen aldaketaren testigu dira argazki hauek. Auzo ezberdinetakoak eta Arditurrikoak jarri dituzte.

Erakusketa sortzeko prozesua parte-hartzailea izan da eta adinekoak osatutako talde motor bat ibili da lan guztiak koordinatzen. Ostegunean, hilak 25, arratsaldeko 19:00etan saio berezia egongo da erakusketan. Bertan, adineko pertsonek, haien bizipenetatik eta esperientzietatik abiatuta, argazkien atzean dauden istorioak, bitxikeriak eta bizipenak kontatuko dizkigute. Herri guztiari irekia izango da, eta ez da sarrerarik eskuratu beharko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgai