Oiartzun
Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgaiOiartzun
Oiartzungo argazki zaharrak, Landetxen ikusgaiHerriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala prestatu dute Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak, belaunaldien arteko proiektu konpartitu bat martxan jartzeko. Mar-txoan ibili ziren udalerriko txoko ezberdinetako irudi zaharrak biltzen eta jasotakoekin erakusketa antolatu dute.
Publicidad
Apirilaren 22tik 30era bitarte egongo dira ikusgai (goiz eta arratsaldez), Landetxeko egongelan (0 solairuan). Herriak izan duen aldaketaren testigu dira argazki hauek. Auzo ezberdinetakoak eta Arditurrikoak jarri dituzte.
Erakusketa sortzeko prozesua parte-hartzailea izan da eta adinekoak osatutako talde motor bat ibili da lan guztiak koordinatzen. Ostegunean, hilak 25, arratsaldeko 19:00etan saio berezia egongo da erakusketan. Bertan, adineko pertsonek, haien bizipenetatik eta esperientzietatik abiatuta, argazkien atzean dauden istorioak, bitxikeriak eta bizipenak kontatuko dizkigute. Herri guztiari irekia izango da, eta ez da sarrerarik eskuratu beharko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.