Oiartzun

Oiartzungo Udalak iragarri du Olaldeko lokalak enkante publikora aterako dituela

Elena Viñas

Oiartzun

Lunes, 7 de octubre 2024, 20:08

Altzibarren hutsik dauden hiru lokal komertzial enkante publikora aterako ditu Udalak. Olalde kaleko 3 eta 4 helbidean dauden 1, 2 eta 4 zenbakiko lokalak auzoari zerbitzua emango dioten ekipamendu pribatuetara bideratu nahi ditu (ezingo dira etxebizitza bihurtu).

Publicidad

Pisuek 75,22 m2; 61,84m2 eta 48,62 m2-ko azalera dute eta lokalen balioa 47.997,40 euro, 39.087,30 euro eta 25.712,83 eurokoa da, hurrenez hurren. Lokal bakoitzerako aurkeztu behar dira proposamenak, eta prezioa berdindu edo hobetu ahal izango dute interesdunek. Eskaintza altuenak egiten dituztenei esleituko zaizkie lokalak. 20 eguneko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Enkantearen oinarriak udalaren webgunean argitaratu dituzte, kontratatzailearen profilean. Zalantzak argitzeko udaletxera deitu daiteke: 943 49 01 42.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad