Borrar
Oieleku «lasai eta familian» ezagutzeko txangoa

Oieleku «lasai eta familian» ezagutzeko txangoa

Goizeko 10etan hasiko da Kausoko aparkalekutik (Oiartzun) eta 12:30ean amaituko da toki berean

DV

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 11:58

Aiako Harriko natura-parkeko paisaiak zirraragarriak dira. Edertasunaz gainera, badute, ordea, beste ezaugarri aipagarri bat: ondare naturalaren eta kulturalaren arteko lotura zatiezinaren berri ematen digute. Hain zuzen, naturaren eta gizakiaren jardueraren arteko harremanak denboraren buruan paisaia gizatiartuak sortu ditu, kultura-paisaiak alegia.

Hau lehen eskutik ezagutzeko, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak irteera gidatua antolatu du igande honetarako. Goizeko 10etan hasiko da Kausoko aparkalekutik (Oiartzun) eta 12:30ean amaituko da toki berean. Prezioa 6 eurokoa da 12 urtetik gorakoentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.

Ibilbidea laburra eta nornahik egiteko modukoa da. Hala ere, oinetako erosoak eramatea komeni da. Helburua ez da asko ibiltzea, gauzei erreparatuz eta gidariaren azalpenenen laguntzarekin, kondaira betetako paisaian murgiltzea baizik. Hamaiketakoa egiteko tartea egongo da.

Oieleku ingurua, Oiartzungo beste txoko asko bezala, kultura-paisaia baten adibide garbi-garbia da. Lehenik eta behin, mendiko larreak ditugu, alderdi horretan abeltzaintzak izan duen eta oraindik duen garrantziaren adierazle. Belardietan zenbait mairu-baratze edo cromlech ikus daitezke. Baina batez ere, paisaia hauek mito eta kondaira ugariren iturri izan dira: mairuak, intxisuak…asko dira inguru hauetan murgildu diren pertsonaia mitologikoak…

Parketxeak antolatu ohi dituen ekimenetan izan ohi den bezala, 'Jentilen lurraldean iparraren bila' orientazio-jolasean parte hartu nahi duen orok aurrez eman beharko du izena. Hartarako, mezu elektronikoa bidal dezake arditurri@gipuzkoantura.eus helbidera edo ondorengo telefono zenbakietara deitu: 943 49 50 69 / 688 89 50 68. Informazio gehigarria aipatutako bideetan zein www.gipuzkoanatura.eus webgunean topa daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oieleku «lasai eta familian» ezagutzeko txangoa