![Okil beltza ezagutzeko solasaldi eta ibilaldia](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/23/okilak-kzZG-U21021774486053DF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Okil beltza ezagutzeko solasaldi eta ibilaldia](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/23/okilak-kzZG-U21021774486053DF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Oiartzun
Martes, 23 de abril 2024, 20:43
Eurasiako basoetan bizi da okil beltza (Dryocopus martius), baita Euskal Herrikoetan ere. XX. mendearen bigarren partean Pirinioetako populazio txikia, batik bat Zuberoa eta Nafarroan ikus zitekeena, zen arrastoa, baina XXI. mendean eremua zabalduz joan da Aralartik barrena Gipuzkoara. Ostean Arabara ere heldu zen eta azken urteotan Bizkaian ere hedatu da, are gehiago 2013tik hona.
Horren jakitun, Arditurriko parketxeak animalia horietan punta-puntako aditua da Aitor Lekuona, Gipuzkoako Foru Aldundiko langilea izanik, saio oso berezia antolatu du larunbat honetarako, solasaldia eta ibilaldia batuko baitira. Adin guztietarako egokia, jarduera 10:00etan hasi eta bi ordu iraungo ditu. « Prismatikoak eramatea gomendatzen dugu», dio oharrak.
Lekuonak naturarekin eta hegazti horiekin zerikusia duen hainbat eta hainbat proiektuetan hartu du parte -besteak beste POCTEFA Habios- eta okil beltzaren bizimodua azalduko du. Habios proiektuaren helburua da Pirinioetako mendilerroak hartzen dituen lurralde guztiekin lankidetzan aritzea, abifaunaren kontserbazioaren basoko habitaten kudeaketaren efizientzia hobetzeko.
Arditurri parketxeak antolatutako ekimenetan ohikoa den bezala, larunbaten bertaratu nahi duen orok aurrez izena eman beharko du. Horretarako zein informazio gehiago eskuratu nahi bada, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefono zenbakietara deitu zein arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatz daiteke. Antolakuntzatik aurreratu dutenez lekuak mugatuak dira eta 12 urtetik beherakoentzat prezioa 4 eurokoa izango da; aldiz adin horretatik gorakoentzat 6 eurokoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.