
GOIZARIN
OIARTZUN.
Jueves, 9 de enero 2020, 00:17
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatuta, heldu den igandean emango zaio hasiera aurtengo antzerki egitarauari, Abarka antzerki taldearen 'Ortentsia izan nahi dut' lanaren emanaldiarekin.
Publicidad
Saioa iluntzeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Sarrerak beti bezala udal areto nagusiaren sarreran egongo dira salgai 5 euroen truke.
«Etorkizuna urrun dagoela iruditzen zaizu? Zein amets gelditzen zaizu betetzeko? Nik Ortentsia izan nahi dut, eta zuk?» galdera horiei erantzuten die obra honek. Ander Lipus da zuzendaria eta Izar Algueró, Luis Egurrola, Lur Epelde, Ruben Markina eta Nahikari Santano aktoreak.
Testuak, berriz, Oier Guillan eta Joseba Sarrionaindia idazleek sortu dituzte. «Ez galdu lan hau ikusteko aukera!», gonbidapena luzatu dute Oiartzungo Antzerkizale elkarteko lagunek.
Oiartzungo Antzerkizaleek ekaina bitarteko programazioa egoki ari dira bideratzen. Aurten ere adin eta gustu guztietarako programazioa antolatu dute. Euskal Herriko hainbat txokotako euskal antzerkigintza ikusteko parada izango da udaletxeko areto nagusian.
Azaroaren 7an, Erika Olaizola & Kamikaz kolektiboak 'Panpina' an-tzezlana eskaini zuen, arrakasta handiz. Abenduaren 28an, berriz, Xake produkzioak 'Lur' antzezlana taularatu zuen, haurrentzat.
Otsailaren 9an, berriz, Beheko Larraine taldeak 'Manifestu bat' taularatuko du. Martxoaren 15ean, Atx teatroak 'Tomiris' eskainiko du oiartzuarren gozamenerako. Apirilaren 19an, zazpigarren saioan, 'Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara' ikusteko parada izango da, Txomin Heguy, Mixel Ducau, Xabi Zeberio eta Alaia Phillips Ducau aktoreekin.
Maiatzaren 10ean, 'Kaffka' taularatuko dute Kamikaz kolektiboa & Gehitu taldeek. Era berean, «urtero bezala Txinalkaren lanaz (Oiartzungo Antzerki Taldea) gozatzeko aukera ere izango dugu», zehaztu dute. Maiatzaren 23an, iluntzeko 20:00etan eta 24an, arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua.
Publicidad
Azkenik, ekainean zehar herriko gaztetxoek antzerki-eskoletan prestatutako emanaldiak izango dira.
Saio guztiak igande arratsaldeetan izango dira udal areto nagusian, 19:00etan. «Oiartzuarrak bezala kanpokoak herrira hurbildu eta antzerkiaz gozatzera gonbidatzen ditugu». Oiartzungo antzerki eskoletako ikasleek -helduen taldekoek zein gazteek-, sarrera dohainik izango dute saio guztietara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.