Markos eta Bereziartua, Madalensoron

Oiartzun

Palako finalak, larunbat honetan Madalensoron

E. V.

oiartzun.

Jueves, 30 de mayo 2024, 20:03

Asteburuan jokatu ziren falta ziren finalerdiak eta badakigu lau mailetan banatura zein bikotek jokatuko dituzte larunbatean goizeko 08:15ean hasita Madalensoron jokatuko finalak. Hain zuzen hauek izango dira: 3. mailan, Landa–Olazabal/Markos–Bereziartua; 2. mailan, Errasti–Galarraga/Urrutia–Nuin; 1. mailan, Arregi–Huegun/Aristzmendi – Arriaga; eta nesketan, Karrera–Lopetegi/Agirre–Murua.

Publicidad

Aurtengo txapelketan, guztira 86 bikotek hartu dute parte eta Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen 40. edizioa izan da. Urtero bezala Udalaren babesa eta laguntzarekin Madalensoron jokatu da eta hainbat bikote oiartzuar aritu dira, guztiak 3. mailan.

Lau hilabez jarraian, astebururo egon dira partiduak eta larunbateko finalekin emango zaio amaiera aurtengoari. Azpimarratu Markos eta Bereziartuak osa-tzen duten oiartzuar bikoteak finala jokatuko dutela Landa eta Olazabalen aurka. Ea sortea dagoen eta txapelak herrian geldi-tzen diren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad