Borrar
Pello Añorga, argitaratu berri dituen liburuekin. GOIZARIN
«Harritzeko dudan ahalmena bizirik mantentzen saiatzen naiz»

«Harritzeko dudan ahalmena bizirik mantentzen saiatzen naiz»

Pello Añorga López (Idazlea eta ipuin kontalaria) ·

Haurrentzako bi liburu berri idatzi ditu oiartzuarrak, 'Hazi Txiki' eta 'Ametsen basoa'

GOIZARIN

OIARTZUN.

Sábado, 14 de diciembre 2019, 00:25

Oiartzungo Ikastolako irakasle 1986 urtera arte, geroztik Pello Añorga buru-belarri murgildu zen ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz. Mondragon Unibertsitatean irakasten ere aritu zen, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Durangoko Azokak bere ateak itxi berritan, oiartzuarrarekin elkartu gara Hirubide tabernan aurkeztu dituen haurrentzako azken bi liburuen berri emateko, hain zuzen ere 'Hazi Txiki' eta 'Ametsen basoa'.

-'Hazi Txiki' haurrei zuzendutako liburua kaleratu berri duzu. Zertan datza?

-'Hazi Txiki', ipuin honetako protagonista, hegan arituko da batetik bestera, paraxuta zabalik, harik eta harkaitz handi batzuk ikusi arte. Bertan lur hartuko du. Baina orduan aldaketa harrigarriak gertatuko zaizkio!

-Nolakoa da idazteko prozesua?

-Nire idazteko prozesua oso geldoa da. Ipuina idazten hasi, gero utzi, berriro eutsi... Mila bertsio egiten ditut publikatu aurretik. Izan ere, beti gustatzen zait nire sorkuntzak denboraren geruza eduki dezan. Ipuinak bolumena edukitzeko denbora behar da. Hori da nire estiloa. 'Hazi Txiki' ipuinak gorputza hartu zuenean, Santillana argitaletxeak argitaratu zuen, Jokin Mitxelenaren ilustrazioekin.

-Pozik al zaude sorkuntzarekin?

-Bai, harro sentitu naiz sortu dudan historiarekin. Umeentzat idatzia bada ere, badu keinu polita helduentzat ere. Izan ere, Hazi Txikiari gertatzen zaiona gertatzen zaigu helduoi ere. 'Hazi Txiki' ipuinean eraldatzen doa, itxuraldaketa osoa bizitzen du. Normalean, oso gizarte berekoian bizi gara, indibidualistak gara, norbera zaintzeaz arduratzen gara... Baina, ipuinean ikusten da besteak beste taldearen beharra ere.

-'Ametsen basoa' da zure bigarren sorkuntza. Bide polita egin du ipuin honek.

-Bai halaxe da. Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketarako idatzitako ipuina asmatu nuen. Gero, Oiartzungo Haziak egitasmoak eta Vedik elkarlanean, nik idatzitako 'Ametsen basoa' ipuina hartu eta «kutxa magikoen» irudiekin eta herrialde desberdinetako haurrekin batera proiektu bat jarri zuen martxan. Proiektuaren helburua haurren sormena eta parte hartzea bultzatzeaz gain, Mixe (Mexikoko Oaxaca herrialdeko hizkuntza indigena) eta Euskara hizkuntzak eta orokorrean ahozkotasuna erdigunean jartzea izan zen.

-Zer aurkituko du irakurleak ipuin horretan?

-Ametsen basoan amets zoragarriak aurkitzen zituzten haurrek. Zuhaitzen adarretara igo, urrezko adar bat hartu eta, aski zuten orri ameslari bat ukitzearekin, ametsetan hasteko: ardia eta otsoa lagunak ziren; haizeak sekretuak kontatzen zizkion entzun nahi zituenari...

-Idazteaz gain, herriz herri zabiltza ipuin-kontaketan.

-Data hauetan oso lanpeturik nabil. Pasa den ostegunean Legazpiko Kultur etxean aritu nintzen ipuin-kontaketan. Atzo, Barakaldora joan nintzen. Gaur Hernanin jardungo dut, Zikuñaga auzoan. Eta bihar Orozkora joango naiz. Hogeita bost urte daramat Bizkaiko herri horretan nire lana burutzen. Arrunt gustura aritzen naiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Harritzeko dudan ahalmena bizirik mantentzen saiatzen naiz»