II. Poesia Eguna ospatuko da gaur, Arditurri Bidegorrian

GOIZARIN

Oiartzun.

Viernes, 9 de septiembre 2022, 22:43

II. Poesia Eguna ospatuko da gaur, ᾽Gaizkileak᾽ gaia ardatz hartuta. Ugaldetxoko Bidegorriko komunen paretik abiatuta, hiru gunetan hiru errezitaldi izango dira goizeko 11:00etan. Lehenengo bi guneetan herriko literaturzale eta idazleek irakurriko dituzte testuak. Hirugarren gunean aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko poetek beren testuak irakurriko dituzte.

Publicidad

Iraia Etxebeste, Aiako Harria Gaztelumendi, Elixabete Perez Gaztelu, Oihana Muxika, Ahetz Kortajarena, Ekhi Arizmendi, Elias Arizmendi, Mirari Telletxea, Marti Casanova eta Anari Larburu izango dira herriko irakurleak. Herriko idazleak, berriz, Karmele Mitxelena, Alain Mendizabal ᾽Txilly᾽, Olatz Mitxelena, Aintzane Galardi, Josu Ibarguren, Joane Irigoien, Pello Añorga eta Miren Azkarate izango dira. Azkenik, idazle gonbidatuak Juan Luis Zabala, Lizar Begoña, Maite Lopez, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda izango dira.

Saioaren ondoren, arratsaldeko 14:30ean, arte bazka-aktiboa izango da, Bazkun Zahar elkartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad