Oiartzun
Primerako ekitaldiak izango dituzte Mugaldeko UdalekuanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Primerako ekitaldiak izango dituzte Mugaldeko UdalekuanE. V.
oiartzun.
Jueves, 18 de abril 2024, 20:52
2009 eta 2010 urteetan jaiotako gaztetxoentzat estreinakoz antolatu duten Mugaldeko Udaleku Ibiltarian egingo dituzte ekintzen berri eman du Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Uztailaren 15ean Oiartzunen hasi eta 20an Urruñan bukatuko dute bidea, Lesaka, Bera eta Saran egonaldiak eginda.
Sei egunak primeran pasatzeko egitarau «zabala» antolatu dute. Gaubelak, rap ikastaroa, kantuak sortzeko tailerra, leize-zuloetara ibilaldia, euskal sortzaileen bisitak... Hala jakinarazi du Oiartzungo Udalak prentsa-ohar baten bidez.
Giro «ezin hobea» izango dute gazteek. Guztiek parte hartu ahal izango dute jarduera hauetan: 'Oinak bideak' bertsolaritzari buruzko ibilbidea, kantuak sortzeko tailerra Berako musikariekin, Amets Arzallus eta Miñan, Sarako leizeetara bisita, herri kirolak gaiarekin, bisita gidatua Ibardingo mugetan, rap tailerra Odei Barrosorekin, gaubelak, dinamikak... eta ongi pasatzeko hainbat jarduera.
Ahaztuko ez duten esperientzia izango da.
Bizkor ibili beharko dute plan bikain hauetan parte hartu nahi duten gaztetxoek, 40 lagunentzat prestatu baitute udalekua eta plaza gutxi gelditzen baitira libre. 2009 eta 2010 urteetan jaio eta Oiartzunen, Bortzirietan, Saran edota Urruñan erroldatuta daudenek eman dezakete izena, apirilaren 30a bitarte.
Online egin beharko dute, helbide honetan: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-formularioa/. Formularioa bete besterik ez da egin behar.
Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da.
Muga administratiboak gaindituz, iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea du helburu Mugaldeko Udalekuak.
Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea, parte hartzea bultzatzea, eta natura, kultura eta kirola ardatz hartuaz Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea sustatu nahi dute.
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu du lehen edizio hau, Oiartzungo Udalaren, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeen laguntzarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.