Las diez noticias clave de la jornada

Oiartzun

Proposamenak aurkezteko epea ireki du Geuretik Sortuak kultur beka egitasmoak

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 19:48

Geuretik Sortuak kultur beka ari da bidea egiten, eta hirugarren edizioa abiatzear du: azaroaren 25era bitarte dute idazle, komikigile, antzerkigile eta zinegileek deialdi berrian izena emateko epea. Udalbiltzak 2021ean jarri zuen abian Geuretik Sortuak egitasmoa. Geure herriaren kontakizuna geuretik kontatzeko beharrari erantzuteko sortu zen, euskaratik eta euskaraz egindako sorkuntza bultzatzeko helburuz, eta hala izaten jarraitzen du lau urteren eta bi edizioren ostean ere. Oiartzungo Udalak ere bat egin zuen egitasmoarekin eta proiektua gauzatu ahal izateko ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, sortzaileei haien lanak gauzatu ahal izateko egonaldiko egoitza eskaintzen die deialdiro.

Publicidad

Hiru disziplinatara zuzendu zen lehen edizioa: literatura, antzerkigintza eta zinemagintzara. Bigarrenean komikigintza gehitu zen. Aurtengoan, lau alor horiei eutsiko die proiektuak, eta zenbait berrikuntza ere izango dira, antzerkigintzan batez ere: gutxienez, antzerkigile edo konpainia hasiberri bat hautatuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad