DV
Miércoles, 28 de agosto 2024, 11:55
Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Oso ohikoa izaten da sai arreak inguru hauetan hegan ikustea, baina zer dakigu beraien inguruan?
Publicidad
Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo da irailaren 1ean. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango da Arantzazun bertan.
Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko gara behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.
Prezioa orokorra 6 eurokoa izango da, aldiz 3 eta 12-3 urte bitartekoak soilik 4 ordaindu beharko dituzte eta, azkenik, 3 urtetik beherakoentzatk doan izango da.
Parketxeak antolatutako ekimenetan ohikoa den bezala, sai arreak ikusteko planean izen ematea derrigorrezkoa izango da plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, antolatzaileek izena eman dutenei abisua emateko aukera izango dutelako. Horretarako, nahi duen orok 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara dei dezake edota arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.