Borrar
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek bertsoak kantatu zituzten.
Oiartzun: Sormen prozesu baten aurkezpenarekin hasi da 'Begiradak' izeneko edizioa
Oiartzun

Sormen prozesu baten aurkezpenarekin hasi da 'Begiradak' izeneko edizioa

GOIZARIN

Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:09

Pasa den asteazken arratsaldean eman zitzaion hasiera Hitzen Lihoak elkarteak antolaturiko 'Begiradak' izeneko edizioari. Igande bitarte literaturaren, antzerkiaren, musikaren, bertsoaren eta arte plastikoen bueltako edizioa prestatu du Hitzen Lihoak taldeko kideek.

Eider Bergaretxek propio prestaturiko Manifestua irakurri zuen lehendabizi eta edizio honen nondik norakoa aurkeztu zuen. Gero, Olatz Mitxelena idazle oiartzuarrarekin batera herriko haur eta gaztetxoen sormen prozesu baten aurkezpen emanaldiari ekin zioten. Lehendabizi Antton Mendizabal eskultorea gonbidatu zuten oholtzara eta Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako 9 eta 11 urte bitarteko ikasleekin buruturiko lanaren xehetasunak azaldu zituen. Oiartzunen bizi den eskultoreak 'Intxixua' izeneko eskulturaren esanahia azaldu zien ikasleei. 11 urteko ikasleek, hura abiapuntu hartuta, bertsoak sortu zituzten; hamar urtekoek, berriz, bertsoekin ilustrazioak egin zituzten; azkenik, gaztetxoenek eskulturak osatu zituzten. Lan guztiekin erakusketa antolatu dute udal areto nagusian.

DBH eta Batxilergoko ikasleak ere lanean jarri zituzten Hitzen Lihoak elkarteko kideek. Amaia Lasaren 'Nereak ez diren lurralde hauetatik' poema oinarri hartuta, euren poesia sortu zuten eta Martí Casanobak, Kattalin Arabolazak eta Malen Etxebestek sorturiko poemak irakurri zituzten.

Bihar, 'Atoz Pekataria'

Bihar, Allende Arnaizen 'Atoz Pekataria' proiektuaren aurkezpen-tailerra izango da goizeko 11:00etan, Arizmendienean. Partaideek obra honetako esaldi bat serigrafiatuko dute; horretarako, kamiseta, alkandora edo oihalezko euskarri bat ekar dezakete. Horren ondoren, Arizmendieneko kapera bisitatuko dute jatorrizko inskripzioak ikusteko. Izen-ematea hitzenlihoa@gmail.com helbidean egin daiteke.

Eta arratsaldeko 18:30ean, Josune Gorostegi eta Titika Rekalt aktoreek 'Berrehun dukat' antzerki dokumentua eskainiko dute, 'Ehun dukat' antzezlanean oinarritua. Saioa San Esteban parrokian izango da.

Sarrera 7 euroen truke eros daiteke Garmendi Txokolategian. Antolatzaileek jakinarazi dute hiletaren bat balego, hiletaren ondoren izango litzatekela saioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sormen prozesu baten aurkezpenarekin hasi da 'Begiradak' izeneko edizioa