Trebaren aurreko saio bat.

Oiartzun

Trebaren saio berri bat, Udaletxeko areto nagusian

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 29 de mayo 2024, 20:34

Treba saio berria antolatu dute gaur arratsalderako Gaztematika Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak. Haur eta nerabeen autoestimua lan-tzeko moduez arituko dira 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' hi-tzaldian.

Publicidad

Udaletxeko areto nagusian izango da, 17:00etan. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

Gurasoei zuzendutako doako saioa Nerea Mendizabalek gidatuko du. Komunikazio ez borti-tzeko trebatzailea, psikopedagogoa eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua da Mendizabal.

Autoestimua eraikitzeko prozesuan eragiten duten elementuak azaldu, gustukoak diren eta ez diren jokaeren aurrean nola erantzun beraien estimuan baldintzatu gabe eta jokaera eta jarreren atzean dauden harri bitxiak azaleratzeko gakoak emango ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad