Borrar

Oiartzun

Ttipi-Ttapa talde berriarekin hitzordua datorren ostegunean

El Diario Vasco

Oiartzun.

Sábado, 17 de agosto 2024, 21:46

Ttipi-Ttapa egitasmoaren baitan sortu den talde berriak aurrera darrai eta ostegun honetan, abuztuaren 22an, izango du hitzordu berri bat. Gogoratu behar da Abitturen ekimenez sortu zela 2018an Ttipi-Ttapa egitasmoa. Jarduera fisikoa sustatzeko Oiartzungo Udalak eskaintzen duen orientazio zerbitzua da Abittu. Kirola egiten ez duten herritarrak aktibo bihurtzea du helburu, euren bizi kalitatea hobetzeko.

Ttipi-Ttapa egitasmoaren baitan, Oiartzungo txoko eta mendietatik bi ordu inguruko txangoak egiteko elkartzen dira ostiralero hainbat herritar. Herria eta jendea ezagutuaz ariketa fisikoa egiteko aitzakia bikaina da. 20 lagun inguru biltzen dira astero eta 40 pertsona ezberdin joaten dira talde honetara.

Ekimenaren arrakasta ikusita, zerbitzua beste pertsona batzuetara zabaltzeko talde berria sortu dute Zaintzadi eta Petra Lekuona egoitzarekin elkarlanean. Profil eta behar ezberdinak dituzten pertsonetara iritsi nahi dute. Aktibo mantentzeak egoera fisikoan, ongizatean eta animoan dakartzan onurez jakitun, ariketa egiteaz gain «inklusioa» ere landu nahi dute, harreman sareak sortu eta komunitatea indartu.

Pasa den ekainaren 6an jarri zen martxan eta ostegunetan elkartzen da talde berria, goizeko 10:30ean Done Eztebe plazan, eta ibilbide «laburragoak» egiten dituzte.

Aurkezpenean antolatzaileek azaldu zutenez, «bueltaxka lasaiak» izango dira talde honek egingo dituenak, adineko pertsonek ere egiteko modukoak. Ibiltzeko autonomoa den edonork hartu dezake parte. «Lagun artean paseatzeko ibilbideak antolatuko ditugu, solastuz eta haize freskoa arnastuz tarte atsegina pasatzeko», adierazi dute.

Izenik eman gabe

Informazio gehiago nahi dutenek kiroldegian, Petra Lekuona egoitzan edo Zaintzadiren bulegoan (Fermiñene etxean) eskatu dezakete. Parte hartzeko ez da izenik eman behar eta nahikoa da ostegun goizetan plazara azaltzea. Egoera fisikoa edozein izanik ere, oiartzuar denek izango dute tokia.

Ostiraletako taldea ere irekia dela gogorarazi dute eta ibilbide luzeagoak egiteko gogoa duen edonor agertu daitekeela 9:30ean kiroldegira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ttipi-Ttapa talde berriarekin hitzordua datorren ostegunean