Oiartzun
UDA 2024 kanpainak 40 jarduera biltzen dituOiartzun
UDA 2024 kanpainak 40 jarduera biltzen dituUda Kirol eskaintza antolatu dute eskualdeko udalek aurten ere. Oiartzunen 12 jarduera ezberdin praktikatzeko aukera egongo da. Gainera, eskualdean egongo diren beste 30 eskaintzetan ere izena emateko aukera izango dute oiartzuarrek. Haur eta gazteei zuzendutako jarduerak izango dira gehienak, baina helduagoek ere izango dute ariketa fisikoa egiteko aukera.
Publicidad
Ekainaren 17tik irailaren 8ra luzatuko da eskaintza eta zabaldu dute dagoeneko izen-ematea. Eskaintza aberatsa prestatu dute: arrauna, BTT, paddle surf, piraguismoa, eskalada, tenisa, igeriketa, esku pilota, padela, judo, zunba, gimnasia akrobatikoa eta erritmikoa...
Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko antolatzaileekin jarri behar da harremanetan. BPXport, OTXE eta Oiarpek antolatuko dituzte Oiartzungo ikastaroak. «Ikastaro bakoitzaren iraupena eta prezioa eskuorrian dago zehaztua», Udalak adierazi duenez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.