Oiartzun
'Uda plazan', euskararekiko lotura estutzen jarraitzekoOiartzun
'Uda plazan', euskararekiko lotura estutzen jarraitzekoE. V.
Oiartzun.
Lunes, 15 de julio 2024, 19:48
Oiartzunera etorri berri diren gazteentzat 'Uda plazan' egitasmo berria jarri du martxan Udalak. Euskararekiko duten lotura ez etetea du helburu, eta herriarekin zein herritarrekiko harremana estutzea. Uztailaren 1ean hasi ziren elkartzen eta hiru astez jarduera ezberdinak egingo dituzte, guztiak euskaraz. Eskalada, bizikleta, tailerrak, zinema, igerilekua, irratia... Begirale baten laguntzarekin, Oiartzunek eskaintzen duen aisialdiaz gozatzen ari dira herrira aurten eta iaz etorritako sei gaztetxo.
Publicidad
Duela 20 urte hasi zen Udala atzerritik etorritako haurrei ikastetxeetan euskara ikasteko errefortzua ematen. Udako oporretan, baina, aparteko eskola hauek eten egiten dira eta haur eta gazte batzuk gure hizkuntzarekin lotura gutxi izaten dute. Hori dela eta, ikasturtean zehar lortutakoa galdu egiten dituzte maiz, eta ia zerotik hasi behar izaten dute berriz irailean. Udalarentzat lehentasunezkoa da oporretan ere haur eta gaztetxo hauek euskararekiko duten lotura estutzen jarraitzea. HH eta LHko haurrek udalekuetan lantzen segi dezakete euskara. Uda Plazan egitasmo berriarekin, DBHko gaztetxoek ere «gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzen jarraitzeko beta izango dute aurrerantzean».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.