Oiartzun
Udako igerilekua zabalik egongo da gaurtik irailaren 15era arte egunero zerbitzua ematekoSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Udako igerilekua zabalik egongo da gaurtik irailaren 15era arte egunero zerbitzua ematekoE.V.
oiartzun.
Viernes, 14 de junio 2024, 20:58
Dena prest du Udalak gaur udako igerilekua zabaltzeko. Hiru hilabetez egongo da irekita, ekainaren 15etik irailaren 15era (biak barne). Abuztuaren 3an izan ezik, egunero emango du zerbitzua, eguzki izpiez gozatu eta udako beroaldiak freskatzeko. 17.000 erabiltzaile izan zituen iaz.
Ekaina, abuztua eta irailean 11:00etatik 20:00etara hartu ahal izango da bainua. Uztailean ordutegi zabalagoa izango du, 10:00etatik 21:00etara.
Bertako belarra mozteko zerbitzua indartu du aurten Udalak, etzanda «lasai eta eroso» egoteko. Astero ebakiko dute.
Elorsoro kiroldegiko bazkideek ez dute sarrerarik ordaindu beharko, urteko kuotan jasota baitago udako igerilekuko zerbitzua. Gainerakoek, denboraldiko txartela ateratzeko edota eguneko sarrera erosteko aukera izango dute.
Hauek dira denboraldiko bonuaren prezioak: familiakoa 138,21 euro (guraso bakarreko familiek edo familia ugariek 96,75 euro); helduen banakakoa 103,68 euro eta gazteen banakakoa 69,16 euro.
Egunekoaren prezioa 4,49 euro izango da 16 urtetik beherakoentzat (5 urtez beheitikoak doan izango dute) eta 8,87 euro 16 urte edo gehiago dituztenentzat.
Ohi bezala, sarrerak bosnaka erosteko aukera izango da aurten ere: 17,80 euroan gazteenak eta 35,34 euroan helduenak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.