Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples
Ekimenaren antolatzaileak atzo kartel iragarlearekin.

Oiartzun

Udal liburutegia eraldatzeko prozesu parte-hartzailea jarri dute abian

'Bazen behin liburutegi bat' izenburupean, hainbat kolektibok parte hartzea aurreikusten du ekimenak

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 17 de septiembre 2024, 19:58

Oiartzungo herritarrek behar duten liburutegi eredua modu kolektiboan birpentsatu eta diseinatzeko prozesua jarriko dute martxan Udalak eta Ku-ku Haur eta Gazte Literatur Ekimenak. 'Bazen behin liburutegi bat' deitu diote gogoeta eta eraldaketa ekimenari. Oiartzungo liburutegi imajinatua eraikitzeko herri prozesua diseinatu dute. Egungo liburutegiaren funtzio, zerbitzu eta espazioak ikuspegi komunitarioago batetik formulatu nahi dituzte; biblioteka eragile komunitario eta azpiegitura sozial gisa ulertu eta askotariko herritarren beharretara eta prozesu sozial eta kulturalen zerbitzura egongo den egitasmoa izateko. 10 hilabeteko lanketa partehartzailea egingo dute, irailetik ekainera.

Publicidad

Bide ezberdinak

Metodologia eta parte hartzeko bideak askotarikoak eta egoera eta kolektibo bakoitzari egokituak izango dira. Horretarako, elkarrizketa sakonak, espezifikoak, informalak, taldekoak, bakarkakoak nahiz galdetegi ezberdinak baliatuko dira.

Prozesuaren aurkezpen publikoa egingo dute, Arizmendieneako lorategian ostiral honetan, 19:00etan

Hilabete bakoitzean, sektore, eragile edo kolektibo zehatz batzuengana zuzenduko dira, ziurtatzeko herriko aniztasuna ordezkatzeko adina ahots eta ikuspegi biltzen dituztela. Bereziki erdigunean kokatu nahi dituzte kolektibo zaurgarrienak, liburutegiaren erabiltzaile potentzialak direnak, eta prozesuko ohiko deialdietan bestela parte hartuko ez luketenak, izan hizkuntzagatik, ordutegiagatik edota halako markoen ezaugarriengatik.

Adarretako eztabaida horiez gain, hiru hilabetean behin, eztabaida enborrak izango diren herri eztabaidak egingo dira liburutegian, orokorragoak izango direnak eta liburutegiaren nahiz prozesuaren gaineko «ikuspegi zabal bat» eskainiko dutenak.

Aurkezpena, ostiralean

Prozesua koordinatzeko talde motore bat osatu dute udalak, Ku-ku eragileak, Juntura arkitektoen kooperatibak eta Aise prozesuen fazilitaziorako kooperatibak. Talde motorearekin, lehen geruza izeneko markoa arituko da, prozesuaren kalitatea eta ordezkaritza zabala bermatu eta sektore edo eragilekako eztabaiden eta galdeketen artikulazio eta dinamizazio lana egiteko.

Publicidad

Gogoeta eta eraldaketa prozesuaren aurkezpen publikoa irailaren 20an egingo dute, 19:00etan Arizmendieneako lorategian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad