Borrar
Udalak eta Garabidek hitzarmena berritu zuten lau urterako. GARAÑO
Udalak eta Garabidek hizkuntza gutxituen kooperazioan elkarlanean jarraituko dute

Udalak eta Garabidek hizkuntza gutxituen kooperazioan elkarlanean jarraituko dute

GARAÑO

OIARTZUN.

Martes, 2 de octubre 2018, 00:31

Pasa den asteburuan herrian izan ziren 12 hizkuntz komunitatetako 19 lagun eta udaleko kideekin haien egoerak partekatzen aritu ziren. Harrera beroa egin zieten udaletxean Jexux Leonet Alkateak eta Domi Azpiroz zinegotziak. Ondore, Arritxulon egin dute lo.

Horren harira, Oiartzungo Udalak eta Garabidek hitzarmena berritu zuten lau urterako. Hain zuzen ere, Jexux Leonet alkateak eta Txema Abarrategik, Hizkuntz gutxituen kooperazioan aritzen den gobernuz kanpoko elkarteko ordezkariak sinatu zuten. Hizkuntza gutxituen kooperaziorako elkarlanean jarraitzea ahalbidetuko du hitzarmenak.

Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Aditu Tituluaren ikasketak egitera etorri diren 19 lagunak izan ziren hitzarmenaren testigu. Bederatzi herrialdetatik etorri dira kideak: Bolivia, Brasil, Ekuador, Guatemala, Kolonbia, Kurdistan, Maroko, Mexiko eta Wallmapu. Eta haiek, 12 hizkuntza komunitate ordezkatzen dituzte, hain zuzen ere, guarania; kashinawa; ketxia; kitxea; kitxua; kaqchikela; nasa; kurdua; amazigha; nahuatla; maia eta maputxea.

Guztiak euren hizkuntza komunitateetan aktiboak diren pertsonak dira: komunikabide edo hezkuntza arloetan dabiltzanak, aktibista kulturalak, ordezkari politikoak... Ongi etorri Lizbeth, Micaela, Daniela, Marcos, Carmen, Sisa, Nancy Jimena, M. Salomé, Miguel, Levi, Iris Esmeralda, Jose Benedito, Sergio Andres, Ana Rosa, Huber, Cristina, Milouda, Felix, Francisca, Suna eta Viviana! Probetxugarria izan diezazutela Euskal Herriko egonaldia

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak eta Garabidek hizkuntza gutxituen kooperazioan elkarlanean jarraituko dute