Oiartzun

Udalak harrera egin dio Mattin Etxebeste, Euskal Herriko Aurresku txapeldunari

E. V.

oiartzun.

Jueves, 19 de diciembre 2024, 20:28

Euskal dantzan bakarka irabaz daitekeen titulurik garrantzitsuena lortu du Mattin Etxebeste dantzari oiartzuarrak. Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa ospatu zen Hondarribian azaroaren 23an, eta gipuzkoar erara dantzatutako aurreskuarekin irabazi zuen. Garaikurra lortzen duen bigarren aldia izan da gainera, 2022. urtean gailendu baitzen lehenengoz.

Publicidad

Ekain Susperregi zinegotziak oiartzuar guztien izenean zoriondu du Etxebeste, eta herriko dantzarien maila altua nabarmendu du. Izan ere, bi dira euskal dantzan irabazi daitezkeen titulurik garrantzitsuenak; dantza soltea (binaka) eta aurreskua (bakarka), eta bietan gailendu dira Oiartzungo dantzariak.

Dantza solte txapelketa irabazi zuten duela aste gutxi Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak, eta Aurresku txapelketan gailendu da orain Mattin Etxebeste. Oso urte gutxitan lortu dituzte bi garaikurrak herri bereko dantzariek. Oiartzungo udaletxean jasoko dira 2024ko bi oroigarriak, hurrengo edizioak ospatu arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad