Oiartzun
Udalbiltza Oiartzungo Udalera egongo da atxikituaSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Udalbiltza Oiartzungo Udalera egongo da atxikituaE. V.
oiartzun.
Martes, 30 de julio 2024, 21:18
1999an sortu zen Udalbiltza, Bilbon, zazpi euskal lurraldeetako ia 2.000 udal hautetsi bilduta. Estatutuek bere egoitza soziala Oiartzunen finkatu zuten, eta aurrerantzean Udalera egongo da atxikitua, Udalbiltzako kide diren herrien artean lurralde-hedapen handiena duena baita Oiartzun. Hala adostu zuen Udalbiltzak eta ontzat eman du Udalak, hilaren 24an egindako udal osoko bilkuran, EH Bilduko zinegotzien aldeko botoarekin. Lege eskakizunak betetzeaz gain, gardentasuna areagotzeko hartu dute erabakia. Udalbiltzaren aurrekontuak formalki udal aurrekontuetan txertatuko dira, bere autonomia eta izaera propioa mantenduz. Joana Mendiburu alkateak adierazi zuenez, lan «serio eta ikusgarria» egiten ari da Udalbiltza, «gure lurraldeak eta jendarteak eskaintzen dituen aukerak baliatuz, Euskal Herria herri burujabe bat izan dadin». Plenora eramandako gaia tramite legal bat zela azaldu zuen, Udalbiltza udalak batzen dituen partzuergo bat izanik, parte den herri bati adskribituta egon behar duelako.
EAJ-PNVko zinegotziak abstenitu egin ziren, haien ustez Udalbitzak «duplizitatea» dakarrelako. «Euskadiko udalak udalen federazio eta elkargoetako partaideak dira: EUDEL EAEn, NUKF Nafarroan, eta Euskal Hirigune Elkargoa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Elkargo anitzak eta transbertsalak dira, udalen artean informazioa partekatu eta laguntza emateko. Horregatik, uste dugu Udalbiltzak ez duela bestelako ahalbiderik; sare bat gehiago da gauza berdinerako», azaldu zuen Rafael Bergaretxe hautetsiak. Udalbiltzaren aniztasuna zalantzan jarri zuen. «Erakunde-sareak sortzeko beharrezkoa ikusten dugu alderdien arteko adostasuna eta parte-hartzea, udalerrien aniztasuna jasotzeko eta ordezkatzeko. Eta Udalbiltzaren kasuan ez da hala gertatzen: partzuergo horretan alderdi politiko bakarreko udal batza maioritarioak dituzten udalerriak daude, hau da, Bilduren udal batza maioritarioa dutena».
Aipatutako elkarteak eta Udalbiltza «osagarriak» diren bi erakunde direla erantzun zion alkateak. «Ez dituzte ez helburu berdinak ezta funtzio eta eginkizun berdinak ere. Udalbiltzak proposamen berri eta interesgarriak luzatzen dizkie udalei, burujabetzan pausoak emateko, energia komunitateak eratzeko, edo euskal kultura era sortzaileak hauspotzeko, besteak beste».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.