Borrar
«Udalbiltzaren urteetako arduragabekeriaz kezkatuta» agertu da Oiartzungo EAJ

Oiartzun

«Udalbiltzaren urteetako arduragabekeriaz kezkatuta» agertu da Oiartzungo EAJ

Udalbiltza partzuergoa Udalari adskribatzea bozkatu zen azken ohiko batzarrean eta jeltzaleak abstenitu egin ziren

El Diario Vasco

Oiartzun.

Miércoles, 14 de agosto 2024, 20:31

Oiartzungo Udaleko uztaileko ohiko batzarrean, Udalbiltza partzuergoa Udalari adskribatzea bozkatu zen, eta EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren. Rafael Bergaretxek honela argudiatu zuen jarrera hori: «Euskadiko udalak udalen federazio eta elkargoetako partaideak dira: Euskadiko Udalen Elkarte (Eudel) EAEn. Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazio elkartea (NUKF) Nafarroan, eta Euskal Hirigune Elkargoa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Partaidetza hori borondatezkoa da, baina ia udal guztiak dira partaide bakoitza bere eremuan. Aipatu ere erakunde horiek udalen arteko aholkularitza, laguntza, eta, esperientziak eta elkarlana partekatzeko sareak, foroak eta topaguneak dira. Euskadiko ia udal guztiak Eudeleko partaide izanik, alderdi politiko eta tokiko udal hautagaitza guztietako udalbatzek eta kargu politikoek duten beren presentzia eta lekua, hau da, federazio eta elkargo anitzak dira, transbersalak.

Gure taldetik uste dugu Udalbiltza partzuergoak ez direla Euskadiko udalerriei aipatu Eudel, NUKF eta EHEko eskaintzen dutenaz bestelako aukera eta ahalbiderik eskaintzen. Sare bat gehiago da eginkizun beretarako. Nolabait esateko, 'bikoiztu' egiten du aurretik dagoena, federazio edo elkargo bat, sare bat, 'duplizitate' bat sortzen du, horrek dakarren kostuarekin: pertsonala, egitura administratiboa, kontrola, etab».

Beste aldetik, udalerrien, lurralde historikoen arteko erakunde-sareak sortzeko beharrezkoa ikusten dute «alderdien arteko adostasuna eta alderdi batzuek eta besteek parte hartzea, Euskadiko, udalerrien aniztasuna jasotzeko eta ordezkatzeko. Eta Udalbiltzaren kasuan ez da hala gertatzen: partzuergo horretan alderdi edo koalizio politiko bakarreko udal batza maioritarioak dituzten udalerriak daude, hau da, Bilduren udal batza maioritarioa dutena».

Hori esanda, Oiartzungo udala Udalbiltzako kide izatearen kontra egonik ere, EAJko zinegotziek adierazi dute «ez genukeela eragozpenik Oiartzungo udala Udalbiltzaren egoitza ofizial izan dadin, alegia, soilik kontu eta gai administratibo bat besterik ez dugula ikusten horretan. Baina, betiere, Udalbiltza partzuergo honen beharrik ez dugula ikusten garbi utzita».

«Disfuntzio bat»

Nabarmendu dute, era berean, Udalbiltza partzuergoa Oiartzungo udalari ofizialki orain atxikitze honetan Udalbiltzaren baitan gertatuko disfuntzio bat azaleratu dela: «Udalbiltzak, bere batzar batean eta EAJ-PNV Oiartzungo Uri Buru Batzarra estatutuen arabera, erabaki zuen, orain dela urte batzuk, partzuergoa Oiartzungo Udalari atxikitzea, alabaina, udalari berari ez zion asmo eta erabaki horren berri ofizialik helarazi. 2024 urte honetan izan dugu Oiartzungo Udalaren Udalbiltzak hartutako erabaki horren berri ofiziala. Osoko Bilkuraren gai-zerrendan gai hau sartu izana partzuergoa Oiartzungo udalari atxikitze prozedura ofiziala. Hortaz, urte batzuen hutsunea egon da prozedura guztian, okerrez, ahanzturaz edo arduragabekeriak: Oiartzungo Udalak ez zuen Udalbiltzak duela urte batzuk egintzat emandako atxikitzearen berri. Hori hala izanik, Udalbiltza inongo erakunde ofiziali atxikitu gabe egon da urteetan, horrek dakartzan hutsuneekin. EAJ-PNV zinegotzi taldearen ustetan, kontu honetan arduragabekeria egon da Udalbiltzaren aldetik; eta horrek kezkatzen gaitu. Beraz, aurreko guztia azalduta, abstentzioa emango dugu gai honetan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Udalbiltzaren urteetako arduragabekeriaz kezkatuta» agertu da Oiartzungo EAJ