Oiartzun
Udan eta xanistebanetan entzuteko kanten zerrenda osatzen hasi diraSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Udan eta xanistebanetan entzuteko kanten zerrenda osatzen hasi diraEl Diario Vasco
oiartzun.
Jueves, 27 de junio 2024, 21:08
Xanistebanetan eta udan herriko txokoetan entzungo den musika euskaraz izatea lortu nahi dute aurten ere herriko ikastetxeetako Ttiriki-ttauki (Elizalde institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro ikastola) taldeek eta Udalak. Abesti zerrendak osatzeko prozesua abiatu dute horretarako, eta irekita dago proposamenak egiteko aukera. Ekimena Oiartzun Irratian aurkeztu dute gaur antolatzaileek.
10 eta 25 urte arteko gazteei luzatu diete erronka, eta playlist-ean gehitu nahiko lituzketen kantak jasotzeko galdetegia prestatu dute (https://forms.gle/RE7j4Xfi59dgo7wGA). 10 aukera bidali daitezke, gutxienez zortzi euskaraz. Uztailaren 5era bitarte bidali daitezke proposamenak.
Gazteek proposatutako abestiekin Oiartzungo Udako 10 kanta bozkatuenen zerrenda osatu eta ehundaka kantekin playlista argitaratuko dute Spotify plataforman. Parte-hartzaileen artean altabozak eta xanistebanetako barraketarako fitxak zozketatuko dituzte uztailaren 12an, Oiartzun Irratian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.