Ugaldetxoko eskoletako ikasle ohiek topaketa egin zuten.

Oiartzun

Ugaldetxoko eskoletako ikasle ohien topaketa

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 24 de abril 2024, 20:57

Joan zen larunbatean, Ugaldetxoko eskoletako ikasle ohien topaketa ahaztezina ospatu zuten Ordoxelai sagardotegian. Bertan 52 lagun elkartu ziren. Aspaldiko lagunen lehenengo agurra Intxisu jatetxean izan zen. Handik, kantuz eta kalejiraz trikitrilariaren atzetik, haurtzaroko ibilbidea berregin zuten oinez,

Publicidad

Aldabeneko eskola zaharra pasa eta, Anduitz barrena, sagardotegiraino. Udaberriko eguraldi ederraz zelai loratuak eta txokoak zeharkatu zituzten, kontu-kontari ikasle garaiko memoria berpiztuz. Bazkaria giro ezin hobean egin zuten, elkarrizketa animatu eta lasaiean, etorri ez zirenak ere gogoratuz. Paretetan zintzilikatutako euren garaiko argazki bildumaz ere disfrutatu zuten. Ondoren, kupel artean, euskal abesti batzuen ondoren, bertso idatziak abestu zituzten eskolako pasadizuak gogoratuz.

Oso une hunkigarria izan zen. Azkenik, trikilariarekin nahiko dantza eginez, ilunabarrean bukatu zuten topaketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad