Borrar
Oiartzungo mendi taldeko kideak urtean egindako irteera batean.
Urtea ongi hasteko aukera bihar Aiako Harrian Girizia elkartekoekin

Oiartzun

Urtea ongi hasteko aukera bihar Aiako Harrian Girizia elkartekoekin

A. M.

Oiartzun.

Lunes, 30 de diciembre 2024, 19:49

Urte berri egunean ohi bezala, Girizia mendi taldekoek antolatuta, irteera izango da Aiako Harrira. Goizeko 09:00etan, Elurretxen jarri dute hitzordua eta ordubete beranduago hasiko dira salda beroa eta pintxoak banatzen kobazuloan, bukatzen diren bitartean, bertaratzen direnei.

Dagoneko prest dute Girizia elkartekoek 2025eko irteera eta hitzordu desberdinen egutegia. Urtarrilaren 1ekoa eta gero, hilaren 24an, Julio Villar izango da protagonista 'Viaje a pie' izenburuko saioan. Iluntzeko 19:00etan pleno aretoan hasiko da eta Ibon Gaztañazpi izango da aurkezlea.

Hilaren 26an berriz, Oiartzun eta Lesaka artekoe gun pasa izango da Lindurrenbordan. Otsailean, Arrate-Urko-Kalamua egun pasa antolatu dute eta martxoan, Arbartanera igotzeko Berroetatik. Apirilean, Leongo Babiara joango dira 17-18-19-20 eta 21ean. Maiatzean berriz, Arantzatik abiatuta Putzubeltz- Ekiatza- Mendi Eder-Arantza mendi buelta egingo dute.

Ekainaren 8an Intxixu trail izango da eta uztailean asteburu pasa joango dira Peñaforcara. Anayet izango da irailean antolatu duten asteburuko proposamena eta urrian berriz, Aralarko bira egingo da Lizarrustitik abiatuta San Migelera jaoreko. Azaroan, Negu Festa izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urtea ongi hasteko aukera bihar Aiako Harrian Girizia elkartekoekin