Borrar
Iazko kartelen erakusketa.
Xanistebanak iragartzeko kartelaren bila dabiltza

Oiartzun

Xanistebanak iragartzeko kartelaren bila dabiltza

E. V.

OIARTZUN.

Martes, 30 de abril 2024, 20:43

2024ko herriko festetako kartel lehiaketa martxan du Oiartzungo Udalak. Maiatzaren 31 arte izango dute sortzaileek haien proposamenak egin eta aurkezteko epea (udaletxeko informazio bulegoan entregatu behar dira). Lan guztien artean onenak aukeratuko dituzte Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek.

Kartel denekin erakusketa egingo dute Xanistebanetan zehar. 37 lan aurkeztu ziren iaz, 25 helduenak eta 12 gaztetxoenak. Orduan ere ikusgai jarri ziren obra guztiak.

Bost sari

Teknika librea erabili daiteke. Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta 'Xanistebanak 2024' agertu beharko du. Genero-berdintasunaren irizpidearen zainketa ere kontuan hartuko du epaimahaiak aurkezturiko lanetan.

Hala jakinarazi du atzo Oiartzungo Udalak prentsa-ohar baten bidez.

Bost lan onenek izango dute saria. Lau dirutan izango dira eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 euro); oiartzuar onena (300 euro); bi akzesit (bakoitza 50 eurokoa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula.

Lehiaketaren oinarriak udalaren web orrian daude eskuragarri (https://www.oiartzun.eus/fitxategiak/erab_2/1714461038-Kartel%20lehiaketa%202024.pdf).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xanistebanak iragartzeko kartelaren bila dabiltza