Oiartzun
Xanistebanak pasatu eta gero, asteburu honetan jaiak dituzte KarrikanOiartzun
Xanistebanak pasatu eta gero, asteburu honetan jaiak dituzte KarrikanA. M.
Oiartzun.
Viernes, 9 de agosto 2024, 21:13
Atzo piztu zuten Karrikako jaiei hasiera eman zien txupinazoa. Erraldoi txikien konpartsa atera zen ondoren eta elkartaratzea, Oidultz dultzaina taldeak alaituta, bukatutakoan auzoko poteoarekin hasi ziren bertakoak eta bertaratu zirenak.
Publicidad
Gaur berriz, goizeko 09:00etan XIV. BTT lagun irteera. Ondoren, 10:00etan, goiz erestia Oidultz taldearekin. Hauek bukatutakoan 10:30ean, haurrentzako ginkana bizikletarekin izango da, OTXEren eskutik.
Arratsaldean berriz, 18:00etatik 19:30era, sagardo probaketa eta III. Patata tortila lehiaketa izango dira. Etxetik egina eraman behar da tortilla. Tarte horretan, 19:00etan hasita, herri kirolak antolatu dituzte. Amalur Arbelaitz, Jon Begoetxea, Araitz Elgeta, Oinatz Elgeta, Xabier Zaldua eta Ane Zapirain lehian arituko dira. Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera egongo da.
Bihar berriz, igandea, goizeko 10:00etan, goiz erestia, auzoko Intza, Irantzu eta Ametsekin. Ondoren, 10:30ean, Karrikako IV. haur krosa antoaltu dute. 11:00etan, haur jolasaka izango dira eta 13:00etan, toka txapelketari emango zaio haiera .
Arrarratsaldeko 14:00etan, auzoko bazkaria antoalttu dute eta ondoren, 17:00etatik aurrera, Herriko artisauen azoka izango da. 17:30ean, haurrentzako II. bizkotxo lehiaketa eta txokolatada (bizkotxoa etxetik egina ekarri). 18:30ean, zaldi proba Imanol Fagollaga eta Mixiyua protagonista izango direlarik.
Publicidad
Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta otar eder baten zozketa.
Asteazkenean, abuztuak 14, aurrera jarraituko egitarauak. Gaueko 22:00etan, XXXV. Truk txapelketa jokatuko da eta ostegunean, 10:00etan, goiz erestia Lartaungo txistulariekin izango da. Gero, 10:30ean, meza eta 11:30ean, Haurtzaro dantza taldearen erakustaldia. 12:30ean, pilota partidak jokatuko dira: Xuban Zapirain-Aitor Etxeberria bikotea Aitzol Galardi-Unai Zelarainen aurka neurtuko dira eta Xabat Olaiz-Manex Olaiz berriz, Oier Zabaleta-Axel Lasaren kontra.
Arratsaldeko 17:45ean, idi dema izango da Matxain, Patxi Intziñarte, Telleriaren eskutik . Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta otar eder baten zozketa. Gaueko 23:00etan, su artifizialak izango dira eta suzko zezena jaiei bukaera emateko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.