Borrar

Oiartzun

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea ireki dute

Elena Viñas

Oiartzun

Martes, 9 de julio 2024, 19:53

Urtero moduan, xanistebanetan hesien zaintzan eta beste zenbait lanetan laguntzeko jende bila dabil Oiartzungo Udala. 11 pertsona kontratatzeko prozesua ireki du eta gaur hasi eta uztailaren 19ra arte izango dute interesdunek eskaera aurkezteko epea. Udaletxeko harreran edo egoitza elektronikoan egin dezakete.

Hiru dira bete beharreko baldintzak: 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila edo baliokidea egiaztatzea. Batxiler edo goi-mailako lanbide heziketa ikasketak euskaraz egin dituztenek B2 euskara egiaztagiria eskatu dezakete Eusko Jaurlaritzan. Ziurtagiririk ez dutenek euskara froga egiteko aukera izango dute.

Zozketa bidez erabakiko da nortzuk ariko diren laguntzaile lanetan. Uztailaren 24an egingo dute, 15:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan egon beharko dute izena eman dutenek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko izen-ematea ireki dute