![Xantistebanak hemen dira!](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/02/96836491-kWSE--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Xantistebanak hemen dira!](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/08/02/96836491-kWSE--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Festa giroa da nagusi Oiar-tzunen. Atzo arratsaldean jaiei hasiera eman zien txupina lehertu orduko, Xanisteban jaietan murgildu ziren oiar-tzuarrak eta datozen egunetan, primeran pasatzeko aukera zabala izango dute prest duten egitarau zabalarekin.
Festaren leherketa, edo txupinarena, Artaso Elkartearen kideei egokitu zaie aurten. Berrogeita hamargarren urteurrena du aurten elkarteak, eta ibilbide luze honetan Karrikako zein herriko jai eta deialdiak antolatzeko egindako lana eskertu nahi izan dute Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek. Gustura hartu zuten gonbitea eta atzo, urduri baina pozik agertzen ziren udaletxeko bal-koian jende zain eta begira zuten bitartean Herriko plazan. Bertan, suziria piztueraren aurretik, dan-tza egin zuten oiartzurrek. Ohiturazaharrari eutsiz, Herriko Plazan, Udabaltzak, Haurtzaro Dan-tza Taldearen, Olarri Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz, soka-dantza eskaini zuten herritarren aurrean. Hau ere une berezia izaten ohi da oiartzuarrentzat.
Dantzan jarraituz aipatu behar da erraldoiak ere dantzan ikusteko aukera izango dela aurtengo jaietan eta hauek ere aipamen berezia merezi dutela, izan ere, Joxepa, Antton, Esteban eta Kattalin erraldoiak jaietako protagonista dira. Eurek edo erraldoiei ikusgarritasuna eman eta dantzan jarri dituen zortzikotea. Ian ere, Udalak omendu nahi izan ditu, urte guztietan haur eta gaztetxoen artean erraldoiekiko zaletasuna piztu eta hazia ereiteagatik. Ostiralean egindako ekitaldian Iñaki Arbelaitz, Ane Gil, Asier Legorburu, Aritz Olaziregi, Andoni Vieira, Agustin Vital, Lorena Zalakain eta Vanesa Ziaurritzek osatutako taldeak jaso zuten saria.
Gaur, Xanisteban eguna dute Oiartzunen. Jaietako egun handia, horregatik eguna goizean goiz hasi dute txistuen doinuarekin Lartaun Txistulari Taldekoen eskutik. Hori goizean goiz izan da, baina aurretik festan murgilduta jarraitzen zutenek Auzokalte Elkarteak antolatutako sokamuturran parte hartzeko aukera izango dute eta ondoren, Aiak prestatutako gosari txow indarrak hartu dute.
Goizeko 11:00etan, Done Eztebe Parrokian Meza nagusia en-tzuteko aukera egongo da Lartaun abesbatza kantuan eta Begoña Bergaretxe harmoniumean arituko direlarik. Ondoren, 47. kon-tzertu herrikoia Kontzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia. Gero, goizeko 11:30ean, ur puzgarriak Landetxe plazan izango dira.
Arratsaldean, Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo Auzoen Arteko 36. Sokatira Txapelketa jokatuko da Artsao elkarteak antolaturik. Ipuin kontaketa ere iragarrita dago 3 urtetik gorako haurrentzat Ane Gebarren ahotsetik. Arratsaldeko 19:30ean, Lartaun Txistulari Taldeak antoalturik, dantza bilera txistulariekin izango da Kastroko iturrian.
Ekida Arte ekimen sozialistak antolatutako bertso saio musikatua txosnagunean arratsaldeko 20:00etan hasita. Gaueko 23:30ean berriz, Musika Jaialdia iragarrita dago, Done Eztebe plazan, Esanezin eta Eirekin, Musika Batzordearen eskutik. Ordu ebrean, musika jaialdia egongo da, Txosnagunean Yakovlev 42 eta La Txama taldeekin. Gaueko 24:00etan. DJ Elepunto Zimitiyoko txosnan.
Publicidad
Mikel Madinabeitia | San Sebastián
Mikel Madinabeitia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (Gráficos)
Josu Zabala Barandiaran
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.