Oiartzun
Zazpi ibilgailu elektriko erosi ditu Udalak bere udal flotarentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Zazpi ibilgailu elektriko erosi ditu Udalak bere udal flotarentzatJasangarriagoak izango dira aurrerantzean Oiartzungo Udalaren ibilgailuak ere. Zerbitzu ezberdinetarako bi moto, auto bat, hiru furgoneta eta hondakinak jasotzeko kamio txiki bat erosi ditu, elektrikoak denak. 127.000 euroko inbertsioa egin du, eta erregai fosilen erabilera murriztu eta udal-zerbitzuek sor-tzen duten karbono-aztarna gutxitu nahi du horrela. Hala jakinarazi du udal Gobernuko taldeak prentsa ohar baten bidez
Iaz onartu zuen Udalak lehen herri jasangarriagoa izateko Klima eta Energia Plana. 2030erako berotegi efektuko gas isurketak %40 murriztu eta hondakin kopurua %15 jaistea lortu nahi du.
Klima-aldaketa arintzen laguntzeaz gain, energia tran-tsizioan eredugarri izan nahi du Udalak. Horretarako aurreikusi dituen 64 ekintzetako bat da zahartzen doazen udal ibilgailuak elektriko eta hibridoekin ordezkatzen joatea.
Eredu jasangarriagorako tran-tsizioa ez da ibilgailuak aldatzera mugatzen. Udalak sistema «integrala» jarri du martxan, ibilgailu hauek kargatzeko erabiltzen den energia berriztagarria erabiltzeko. Hala, Arrietako ur deposituan jarri zituen eguzki plakek sortzen duten energiarekin eta beste instalakuntza berriztagarrietakoekin elikatzen dira ibilgailu hauek.
Erregai fosilen erabilera murrizteaz gain, neurri hauekin administrazio publikoek klima-aldaketaren aurkako borrokan eta teknologia garbien sustapenean «funtsezko rola» dutela adierazi du Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak. «Guztiontzako etor-kizun berde eta osasuntsuago bat eraikitzeko konpromisoa dugu».
Nabarmendu du ibilgailu elektriko hauek erostea ez dela soilik teknologian egindako inbertsioa. «Gure herriaren eta lurraren ongizatean egindako apustua da. Erantzukizunaren eta lidergoaren adibide izan nahi dugu trantsizio energetikoan», azaldu du Lekuonak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.