Borrar
Bai horixe

Aita berriak

Esan zidan ez ziela sekula seme-alabei oihala aldatu ez biberoia eman

Lunes, 25 de noviembre 2024, 00:14

Papertegi batean nengoen, aurreko bezeroak noiz bukatuko itxaroten. Aldamenean, nire atzetik, adinkidetzat hartu nuen gizona. Halako batean gizon gazte bat sartu zen dendan, hogeita hamar eta gutxi urtetakoa, iruditu zitzaidan eta barruan haur txiki bat zeraman kotxea bultzatzen zuen. Neska izango zela ondorioztatu nuen, kotxearen barrua eta haurra arrosa-kolorez josia baitzegoen.

Gizon gazteak haurrari mantatxoa egokitzen zion, eroritako txupetea ahoan jartzen zion, kopeta estaltzen hasia zen txanoa kokatzen zion, beste inora begiratu gabe, tarteka kotxetxoari eraginez. Aldameneko gizonak bere ukondoarekin nirea jo zuen, samurki. Aurpegira begiratu nion eta orduan adierazi zidan, irribarre txikia ezpainetan, gizon gaztearen jokaerak zer iradokitzen zion.

Harridura markak agerian zituen gizonak aurpegi osoan. Esan zidan txundituta zegoela aita berrien jokaerarekin eta berak ez ziela sekula seme-alabei oihala aldatu ez biberoia eman edo kotxetxoa kalean bultzatu. Eta, halere, aita ontzat zuela bere burua. Ez nion berehala erantzun, segundo gutxiren tartea utzi nuen zerbait esan aurretik.

Aita berrien jokaera ona iruditzen zi- tzaidala esan nion, aitatasun berriaren aurrean geundela eta gizonak nire hi-tzak berretsi zituen. Esan zidan inoiz aitona egiten bazuten, gizon gazteak bezala jokatuko zuela, enbidia eta guzti sumatzen zuela, bizitzaren dohain garran- tzitsu bati uko egin izan balio bezala. Aita izateko beste modu bat bazegoela egiaztatu arte ez zuela sekula horretan pentsatu.

Isildu ginen, biok gizon gazteari eta kotxetxoari begirik kendu gabe. Aita berriak bere jardunean jarraitzen zuen, etengabe. Arrosa-koloreari bueltak ematen ni, auskalo zertan aldameneko gizona. Pentsatu nuen agian kotxetxoan zegoen haurra mutila zela eta propio jan- tzi zutela arrosaz, topikoa gezurtatu nahirik. Aita gazteak belarritako bi zerama- tzan eskuineko belarrian. Agian, pentsatu nuen, neska espero zuten eta mutila etorri zitzaien edo aita ez zen haurraren arroparen koloreaz jabetu.

Aurreko bezeroak eskari zerrenda luzea izango zuen, bazirudien ez zuela sekula bukatuko. Bukatu zuen, ordea, eta ni dendara eraman ninduen zereginean murgildu nintzen, aita berria eta zaharra ahaztu gabe. Dendaria nik eskatutakoa salmahaiaren gainean jartzen ari zela hasi zen haurra negar txikiak egiten. Zeharkako begiradaz ikusi nuen aita berriak haurra besotan hartzen zuela. Lasai, Garazi, lasai, polita, xuxurlatu zuen samurki.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aita berriak