Pasa den igandean, Zumaiako flysch-etan 12 pertsona erreskatatu behar izan zituztela jakin genuen. Eta Ertzaintzaren helikopteroak lau ordu baino gehiago behar izan zituela hamabi lagunak, banan-banan, zeuden lekutik hartu eta toki seguru batera eramateko.
Publicidad
Lekukotzak eman zituztenen hitzetan, erreskatea izugarria izan zen. Batzuek, orduak egin zituzten gertakariari begira. Eta biharamunean medioetan jasotako iruzkinen artean, tankera honetakoak irakurri ahal izan genituen: «itsasaldiak zenbait ibiltari isolatuta utzi ditu berriro».
Fokoa itsasaldian jartzen zen. Errua, akatsa, dena delakoa, itsasaldiak sortu izan balu lez. Inon ere ez zen hitz egiten erreskatatuak izandako pertsonen ezjakintasunaz, beren bizitza eta erreskatatzaileena ere arriskuan jarri zutela, erreskate hark zer kostu izan zuen, erreskatatuek barkamenik eskatu ote zuten, erreskate-lanak ordainaraziko ote zaizkien...
Gauza askotan, gizarte gero eta bigunagoa da gurea. Fokoa erremedioetan jartzen dugu, edo erremedioarentzako behar diren baliabideetan. Eta ondo dago erremedioak izatea. Noski. Baina gaitza sortu duten kausak ere aztertu egin behar dira. Eta burugabeak izan badira, salatu egin behar da. Hamabi ibiltariak onik atera zirela aipatzen zuten medioek. Baina zein burugabeak izan ziren... Hamabi lagunetik inori ere ez zitzaion otu hartutako bidea arriskutsua izan zitekeela? Hamabi lagunetik inork ere ez zekien mareek nola funtzionatzen duten? Inork ez zuen mareen taula begiratu? Ez zuten kalkulatu ibilbidea burutzeko zenbat denbora beharko zuten?
Oinarrizko kontuak dira, bada. Baina, medioak ditugunez eta denak onik atera zirenez, helikopteroaren lan ona da aipatu beharrekoa eta igande arratsaldea helikoptoreoaren erreskate lanari begira pasatu zutenen harridura da albistegai.
Publicidad
Guri (itsastarroi) ez zitzaigun egundo inora mugitzerik otuko itsasgoraren ordua kalkulatu gabe. Lotsaz gorrituko ginatekeen itsasladiak isolatuta utzi gaituela esan izan beharko bagenu. Naturaz ezer gutxi dakigula erakutsiko zukeen. Edo ez dugula natura errespetatzen. Ez dakigula gu baino indartsuagoa denik.
Eta, hau ere, oinarrizkoa da.
Erreskatearen handitasunaz hitz egiten jarraituko dugu, gertakariak gustatzen zaizkigulako Helikoptero barruko heroien balentriak kontatuko ditugu, eta ez, flysch-etara jaitsi ziren pertsonek beren bizitza zaintzeko zeukaten ezagutza gabeziaz, eta besteena arriskuan jartzeko erakutsi zuten abileziaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.