Aurten, San Sebastian eguna astelehenean etorri zaigu. Donostiarrentzako (eta, beharbada, azpeitiarrentzako ere bai) urteko egunik handiena. Baina urteko lehen hileko hirugarren asteko astelehena izan da aurtengoa. Blue Monday gisa ere ezagutzen duguna 2005. urteaz geroztik; edo, beste modu batera esanda, urteko egunik tristeena. Eta egunik ... tristeena deitzen zaio kalkulu matematiko bati esker. Kalkulu horrek ondokoak neurtzen ditu: gabonetako opariek guregan utzi duten poz maila, eguberrietan egin ditugun gehiegikerien ondorena, urtarrileko lan-saria jasotzeko oraindik 10 egun falta direla, eguraldiaren hotza, eta urte berriarekin hartu genituen konpromisoak betetzeko motibazioa, dagoeneko, galtzen hasi izana.

Publicidad

Egunen bitxikeriak kontuan hartzen hasita, urtarrilaren 20a Estatu Batuetan ere jai eguna dela konturatu naiz. Martin Luther King-en eguna ospatzen dute bertan. Eskubide zibilen mugimendua indarkeriarik gabe sustatu zuenaren jaioteguna dute ospakizun. Ronald Reagan izan zen aipatu data jai-egun proposatu zuena 1983an, estatu guztien aldetiko onarpena beranduxeago etorriko bazen ere, 2000. urtean.

Eta bitxikeriak zer diren. Urtarrilaren 20an hartu du Donald Trump-ek ere Estatu Batuetako presidente kargua, ekitaldian bertan zin eginez, inmigranteen, inflazioaren eta genero aniztasunaren aurkako neurriak hartuko dituela.

Elon Musk-ek, munduko pertsonarik aberatsenak eta exekutibo berrian botere handiena izango duenak, agur naziarekin egin digu adio, kamaraz bestaldetik. Eta entzun dugu Donald Trump boterera eraman duten herritarrei eskerrak ematen, beraiei esker ziurtatuko delako zibilizazioaren etorkizuna.

Publicidad

Eta ez da ezer gertatzen. Zain egon gara Trump-en kargu-hartze ekitaldia ikusteko. Eta zain gaude Trump-ek bere promesak, iragarri bezala, beteko dituela egiaztatzeko.

Olatua dakusagu, baina urrutitxo, aukeran.

Martin Luther King berdinzaleak justiziaren lerroa zuzena zela esaten zekien, egindako pauso bakoitza, irabazitako urtea zela azpimarratuz. Atzera egiterik ez balego lez. Baina, gaur, atzera-pausoak argiak dira berdintasuna eta justizia eskatzen duten kolektiboak bestelakoak izanik ere. Zain darraigu, ordea, olatuak, hona heltzen denerako, indarra galduko duelakoan.

Publicidad

Ezer ez da betirako eta presidente hau ere ez da izango. Baina kalkulu matematikoen arabera, Trump-en agintaldiko urte bakoitzean, zibilizazioak 25 urte egingo omen ditu atzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad