Eusko Ikaskuntzak musika sariak banatu ditu joan den larunbatean. Donibane Lohizuneko herriko etxearekin duen hitzarmenaren baitan banatzen ditu Eusko Ikaskuntzak, urtero, bi sari: ohorezko saria, euskal musikagintzan ibilbide luze bezain oparoa egin duen musikagileari eskaintzen zaiona eta, gaztea saria, dohain bereziak erakusteaz gain, aparteko ekarpena egin dezakeela antzematen den musikari gazteari ematen zaiona.
Publicidad
Aurtengoan, ohorezko saria Benito Lertxundi (Orio, 1942) abeslariari eman zaio eta, gazte saria, Txomin Dhers (Donibane Lohizune, 1989) txalapartariari. Txomin Dhers txalapartari gisa da ezaguna baina baita ere Kimu, Mairu, Xiberoots edo Basabi bezalako taldeekin aritzeagatik, bai txalapartarekin zein teklatuan.
Txomin Dhers-ek, saria jasotzean, txalaparta bizitzeko molde bat dela esan zuen. Instrumentu oso berezia dela: munduan binaka bakarrik jotzen den tresna bakarra omen. Eta ondotik jakinarazi zigun, gure harridurarako, zein den bizitzaren funtsaren eta txalapartaren arteko lotura estua: kasu bietan, elkarrekin bizitzen ikasi behar dela azaldu zuen. Txalaparta lagunarekin jotzen delarik, besteari hatsa hartzen ikasi behar dela, besteari behatzen, besteari lekua uzten, bestearekin bat egiten... baita erabakiak hartzen, denbora kudeatzen eta isiltasuna errespetatzen ere.
Benito Lertxundiri buruz hitz egitean ordea, aipatu zen, abeslariak hitzen gainean azpimarra berezia egin izan duela. Musika hitzari jarri izan diola, hitzak geure baitan betirako geratuko badira. Hitza musikari gailentzen ote zaion izan zen eztabaida, nahiz eta argi izan, musika dela gure gogoari atxikitzen zaiona.
Hitzen indarraz hitz egitean, Benito Lertxundiren lan askotarikoen artean, bada bat lerro hauetara ekarri beharrekoa. Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunaren Sariak abiatu zituenean 2006an, Benito Lertxundiri Euskararen Egunari eskainitako kantua sortzea eskatu zion. Eta halaxe egin ere. Abesti hartan, Benitok hitzetan egiten du azpimarra: defendatzen du euskara giza ondarea dela, komunikaziorako eta batasunerako tresna, elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea. Eta aipatzen du baita ere, hizkuntzak jakinarazten diola belaunaldi bakoitzari oinarrizkoa den kultura guztia.
Publicidad
Larunbatean, Benito Lertxundiri ohorezko makila eskaintzen zitzaion bitartean, bi lezioak egin ahal izan genituen geure: elkarrekin bizitzen ikasi beharrarena, eta belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura transmititzearen garrantzia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.