Carmelo Ortiz de Elgea zendu berri zaigu. 2019an elkarrizketatu nuen Garen hori (Elkar, 2021) liburuan, beste 15 lekukorekin batera, txertatzeko. Euskal pinturaren ordezkari lez aritzeko hautatu nuen, eta arabarra zelako. Bere tailerrean egin genituen hiru ordu eder, isildu gabe.
Publicidad
60. hamarkadan sortu ziren 'Orain', 'Gaur' eta 'Emen' taldeei buruz gehiago jakin nahi nuen nik, eta hortik heldu nion elkarrizketari. Batez ere, 'Orain', Arabako artistek sortutako mugimenduaren ingurukoa zen nire jakinmina. Carmelo, ostera, ez zen handikia hizketan. Ekintzaileak baizik ez izan zirela erantzun zidan. Oteizarena izan zela ideia. Eta, beraiek, jarraitu egin ziotela. Gauza apurtzaileak egin nahi zituzten artistak izan zirela, artearen bidez errealitatea erakutsi nahi zutenak. Aurretik eginda zegoenari bueltatu eman. Ohiturazko pinturari, adibidez. Baina baita artista izatearen ideiari berari ere.
Alferkeriatzat jotzen zuen euskal herritarrek beren herriko artea eta artistak ez ezagutzea. Eta esan ondoren zuzentzen zuen bere burua: «Beharbada ez zen alferkeria, baina ezezagutza handia zegoen». Euskal Arte Eskolaren sorrera aldarrikatu zuen Europako kultur mugimendurik handienetzat jo izan zen 65eko manifestua beurona izan zen.
'Gaur', 'Orain' eta 'Emen' taldeko kideen lana Euskal Herriaren identitatea irudikatzeko erabili ote zuten galdetu nionean, beraien lana Euskal Arte Eskolaren oinarriak sortzeko izan zela erantzun zidan. Eta mugimendu horretan parte hartuz, talde bateko edo leku bateko sentitzen zinela: hemengoa.
'Gernika' koadroaz galdetuta, berak Gernika ezagutzen zuela egin zidan arrapostu. Picasoren lanean sinbologia ikusten den bezala, berean, Gernikako herria suntsituta agertzen dela.
Euskal probintzien artean, tradizio ezberdinak bereizten zituen. Asko markatzen dutela aurreko pintoreek. Nafarrak, oso lirikoak direla zioen, baita Bizkaia eta Gipuzkoako margolariak ere. Arabarrak, ostera, indar handiagokoak zirela.
Publicidad
Mieg, Shommer, Oteiza, Txillida, Zumeta, Ramon Uranga, Morrás edo Askunze bezalako artistekin taldean aritutako pintore honentzat, hiru euskal balio nagusiak kalitatea, berrikuntza eta artistaren zintzotasuna ziren. Eta kultura propioa izatea. Nahiz eta berak euskaraz ez zuen egiten (emazteak bai), gure baliorik handiena hizkuntzaren handitasuna zela azpimarratu zidan elkarrizketaren hondarrean. Harro sentitzekoa zela, eta sakratua.
Bere pinturak, naturaren parte egin gaitu. Euskal paisaiaren parte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.