Las 10 noticias clave de la jornada

Bada, azkenean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du 2010. urtean Kongresuak abortuaren auzia arautzeko egindako legea bidezkoa zela eta dela. Beraz, besteak beste, 16 eta 17 urtetako neskek gurasoen baimenik gabe ere abortatzeko eskubidea dute, PPk eta Voxek luzaroan suharki kontra egin badiote ere.

Publicidad

Abortua zailtzeko, debekatzeko, klandestinitatera kondenatzeko eskuinaren eta eliza katolikoaren enegarren ahaleginak ez du oraingoan aurrera egin. Ospatuko genuke, baina aldez aurretik negar egiteari utzi beharko genioke. Hainbeste emakumek sufritu du erasoa, hainbestek burutu behar izan du eten nahi zuen haurdunaldia, hainbestek kaltetu du bere osasuna eta sarritan bere aurrekontua...

Orain da legearen ibilbide gorabeheratsuaren harira batzuk eta besteek bota zituzten disparateak azaleratzeko unea. Esan zuten abortuaren legea eta nazien jarduna berdintsuak zirela, esan zuten zabortegiak umekiz josiko zirela, esan zuten zibilizazioaren galbidea errazten zela legearekin. Horiek eta handiagoak bota zituzten, baina honezkero ahaztu dituzte, hori bai, barkamena eskatu gabe. Debalde ateratzen zaizkio askori gezur eta irainak.

Iruditzen zaigu denborak aurrera egin ahala aurrerabidea ezinbestekoa dela, baina historiak eta gaurko errealitateak berak frogatzen dute ez dela horrela. Lege honek ere ez du etorkizun bermaturik, edozein unetan hel daiteke gobernura lege hori ezeztatuko duen indar politikoren bat. Horixe gertatu da lurralde batzuetan, Estatu Batuetan adibidez, eta atzo bertan Meloni andreak abortua Europar Batasunaren zerumugatik ezabatu nahi izan du. Frantziak, berriz, konstituzioan bermatu du abortatzeko eskubidea.

Bitartean, ez dugu garatu sexu heziketa egoki bat, gaztetxoengana eta ez hain gazteengana helduko dena eta kontrazepziorako bidea erraztuko duena. Noski, ez gaude duela mende ardi geunden lekuan, ez dut uste antisorgailuen merkatu beltza egongo denik, gure gazte garaian gerta-tzen zen bezalaxe, elizak ez du ere orduan zuen eragin itogarria, sexu jarduna ez dago orduan bezain ezkutatua. Eta, halere, nahi ez diren haurdunaldiak gerta-tzen dira, adin guztietan, ez bakarrik gaztetxoen artean.

Publicidad

Oraindik badago zer hobetu. Besteak beste, osasun sistema publikoak saihestu egiten du oraindik abortua eta horrek zaildu egiten du bide hori hartzea erabaki duen emakumearen ibilbidea. Ez du xarmarik abortu askearen aldeko borrokak, baina oraindik ere beharrezkoa izan daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad