Secciones
Servicios
Destacamos
Ulertzen dut ze aurrerapen dakarren teknologiak hainbat esparrutan, ulertzen dut digitalizazioaren onura hainbat zuzemen egiterakoan. Uler-tzen dut banketxeei komeni zaiela urrats batzuk bertako langileak saihestuz gure kabuz egitea. Ulertzen dut onura horiek, batzuetan, bezeroon kaltetan egiten direla eta batzuetan gure onetan. Horregatik salatu zen ... prozedura berriak derrigorrezko zirenean hainbat pertsonaren kalterako zela eta zabaldu zen zirrikitu bat, bereziki zaharrontzat. Beste kontu bat da zirrikitu horrek funtzionatzen duen ala ez.
Ulertzen dut tartean diru publikoa dagoenean zentimoz zentimo aztertzeko beharra, iruzurtien beldur. Baina, bereziki administrazio publikoekiko harremanetan, kontutan izan behar lukete guzti-guztiok ez dugula ordenagailurik eta edonork ez duela eskuan duen telefonoari zuku guztia ateratzeko beharrezko den trebezia. Banketxeak negozio pribatuak dira, baina administrazioa beste zerbait da, jendearen zerbitzurako sortua, ez dirua irabazteko.
Benetan gertatu den adibide bat jarriko dut hemen. Demagun norbaitek erakunde publiko baten kontura lan bat egiteko proposamena onartzen duela eta lan horren ordaina berrehun eurokoa dela. Bada, diru hori jaso ahal izateko erakunde horrek bidaltzen duen prozedurak hamaika pauso ditu: ematen dizute dagokizun kodea, horrekin sartzen zara web horretan eta han, beheko aldean, beste sarbide batu duzu eta handik aurrera hamaika pauso eman behar dituzu. Hamaika, hamar gehi bat. Sartu hemen, sakatu han, sakatu berriz ez dakit non…
Egin gaituzte gasolindegietako langile, geuk hartzen dugu erosi nahi duguna supermerkatuetako apaletatik, geuk egiten dugu kontua, geuk ateratzen dugu dirua kutxazain automatikotik, geuk… Eta hori ez da aukera bat. Lan baten truke egin behar den guztia ez da aukera bat, ez dizute esaten egin dezazula, nahi izanez gero, faktura bat behar diren legezko baldin-tza guztiekin, agian leihatila batera joanda edo faktura ordenagailuz bidaliz. Ez, zorioneko pauso horiek ezinbestekoak dira.
Gainera, ez da automatikoki adin kontua: zahar batzuk badute eskatzen zaien trebezia eta gazte batzuk ez, edo gazte horiei ez zaie trebezia falta, gailu aproposa baizik. Eta, gainera, adin kontua balitz ere, zer. Oso zabaldua dago 65 urtetatik gorakoei zor zaien tratu berezia, deskontuak barne.
Mesedez, ez dezatela ahaztu gure zerbitzura daudela, ez alderantziz.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.