Borrar
Bai horixe

Badoaz oporrak

Besteen turismoa txarra da, gurea ona, guretzat eta artatzen gaituztenentzat

Lunes, 19 de agosto 2024, 02:00

Oporrak askorentzat (kontuz, ez guztientzat) bukatzeko zorian dauden honetan, iruzkin batzuk entzun ditut han eta hemen horren inguruan. Ixten dituzte Administrazioaren hainbat bulego edo murrizten dute ordutegia; berdin denda batzuetan eta kontrakoa ostalaritzaren esparruan; era guztietako langileak ez daude abian; aldizka dabil anbulatorioa...

Bi helburu nagusi omen dugu guztiok urtero: Eguberrietan norekin afaldu eta bazkaldu izatea (tribu baten kide izateko premia) eta abuztu/uztailean oporretan joatea. Bi ardatz horien bueltan antolatzen dugu urtea. Eta bistan da udan gutxienez astebeteko oporrak egiten ez dituena ez dagoela gehiengoaren zakuan. Hori kontatzen digute hedabideek, oporrak, gaur duten zentzuan, ez daudela edonoren esku. Batzuentzat amets ezinezko direla.

Urtero kontatzen digute hedabideek hainbatek ez duela ahalmen hori. Normalean neguan etxeko berogailuak pizteko arazoak dituzten pertsona berak izan ohi dira, udan etxean beroaren kontrako gailurik ez dutenak. Baita eskasia horretan bizi ez badira ere norbaiten zaintzaren ardura dutenak, gaixoren bat, ezindu bat zaindu behar dutenak, kanpotik datozenen zerbitzura daudenak...

Besteen turismoaren kontrako olatu bat nabarmendu da aurten, ez gurean bakarrik, baina gurean ere bai. Besteen turismoa txarra da, guk egiten duguna ona, ona guretzat, ona guk bisitatzen ditugun lekuetan bizi direnentzat. Eta ia inor ez da gelditu eztabaida horretatik kanpo, ez kalekook ez agintariak. Seguru gutako guztiok azaldu behar izan dugula uda honetan zein den gure jarrera, zein den gure iritzia eta hori beste bazter batzuetan ikusi ditugun manifestaldiak ez direla gurera zabaldu.

Ze demontreko bizimodua daramagu urtean zehar, urteko bi helburu nagusien bila ari garen bitartean? Bada egunotan gure kale eta plaza, taberna eta jatetxe betetzen dituztenen bizimodu bera. Ihesean datoz turistan guregana, guk ihes egin nahi dugun bezala. Ihes orokorraren sasoia da uda, bereziki abuztua.

Baina jokaera bat zabaldu da, nabarmen, gure inguruan. Oporretan egindakoa mundu guztiari erakusteko moda lotsagabea. Ikusi zer egin dudan, ze bazter zoragarriak ikusi ditudan, ikusi zeinen zorioneko naizen. Sareetan zabaltzen dute hori guztia, erakuskeria gupidagabean, oporrak hartzeko aukera ez dutenen muturrean.

Mesedez, egizue nahi eta ahal duzuena, joan, etorri, gelditu, nahi duzuena, baina erakuskeriarik gabe.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Badoaz oporrak