Secciones
Servicios
Destacamos
Azken martxoaren 8aren bueltan emakumeon egoerari buruzko datu batzuk zabaldu dira hedabideetan, zenbat emakume dagoen langabezian, zenbat salaketa egiten diren tratu txarren inguruan, ze joera duen abortuak… Datu zaparrada horretan azaldu den puntu batera bildu nahi dut gaur arreta.
Modu serioan egindako inkesta batek baino gehiagok emaitza bera ematen omen du: bost gaztetatik batek pentsatzen omen du urrutiegi joan dela gizon eta emakumeon arteko berdintasuna, eta egokiago dela lehengo desberdintasuna, hots, gizonen lehentasuna. Ez lehentasuna basatia, baina bai lehentasun xamurra.
Lehendakariak berak aipatu du datu hori eta esan digu korronte horren kontra borrokatu behar dugula. Neomatxista deitu dio joera horri eta esan digu muturreko eskuinak bultzatzen duen korronte horrek erroak sortzen dituela mutil gaztetxo, gazte eta ez hain gazteengan. Bost gazteetatik batek atzera jo nahi omen du edo, gutxienez aurrerabidea oztopatu nahi omen du.
Berritzat jotzen den korronte hori, ordea, ez da berria. Joan den mendearen bigarren erdialdean bostetik bost ziren gizon eta emakumeon arteko desberdintasunaren alde zeuden gazte eta ez hain gazteak. Hor dago koxka. Orain, bostetik lauk berdintasunaren alde jotzen du, gutxienez hitzetan. Ez da alde eskasa.
Hori bai, joan den mendean feminismoak ez zituen gaurko erasoak jasotzen, batez ere askorentzat hitza bera ezezaguna zelako edo izenaren esanahia ezagutzen zutenek ere ez zutelako hor arriskurik ikusten. Orain, berriz, bai eta, gainera, eraso antolatuak, ez tupustekoak. Are gehiago, feminista batzuen balizko gehiegikeriak salatzen ditu gizon askok, muturrik muturrekoenari helduz. Burdin gori horri heltzen dio batek baino gehiagok aldaketaren abiadura moteltzeko, etorkizunean arriskuren bat ikusten duelako.
Edozertan emandako aurrerapausoak dakar, berez, arrisku bat. Hori irakatsi digu historiak, beti egin daitekeela atzera giza eskubideen alorrean. Feminismoa, ordea, sendo dago, agian gurean behintzat inoiz baino sendoago. Batez ere gazteen artean, galdu egin da «feminista naiz» esateko lotsa.
Txalo zaparrada merezi du Emakundek aurtengo leloa horixe delako, «Ni feminista naiz». Etorkizun berdinago bat lortzeko errezeta ez baita feminista baten edo bestearen zorroztasuna kamustea edo gaitzestea. Bost gaztetatik baten jarrera hori aldatzeko, errezeta bakarra feminismo gehiago delako, ez gutxiago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.