Las 10 noticias clave de la jornada

Bat-batean, bizitzak, ustekabean (ustekabean?) kankarreko bat ematen dizu. Zure hurbileko norbait edo ez hain hurbilekoa, gaixotu egiten da eta horrek, zaintzak eskatzen duen denbora eta ahaleginekin batera, hankaz gora jartzen du zure denbora, zure egunerokotasuna. Luze ala labur izan daitekeen larrialdian zaude.

Publicidad

Eta horrek ... zure hilezkortasuna gogora arazten dizu, zu izan zintezkeen gaixorik dagoena, zu izango zara. Noiz arte iraungo duten jakin gabe, ohitura berriak hartzen dituzu. Ulertzen duzu ezinbestekoak ziren eginkizunak bazter daitezkeela eta ez zaizula zerua gainera eroriko, ez zirela hain ezinbesteko, atzera daitezkeela hitzorduak eta mandatuak. Eta hori gaixorik dagoenak bertan behera utzi behar izan dituen eginkizunak kontutan izan gabe.

Gogoan dut duela urte batzuk Jaurlaritzako sailburu batek (izenak ez du hemen axola) kontatu zidana. Ba omen zebilen zoro moduan batetik bestera, zuloak bete nahian, suak piztu edo itzaltzeko ahaleginetan eta, halako batean, pentsatu omen zuen agenda arindu behar zuela. Eseri omen zen, agenda aurrean zuela eta eginkizunak banan bana aztertu ondoren, erabaki zuen ezin zuela ezer ezabatu, premiazkoak zirela apuntatutako zeregin guztiak.

Biharamunean auto istripu baten ondorioz, ospitalean esnatu omen zen eta handik aurrera agendak ez zuen batere axola eta zerua gainean erori bazen ere, horrek ez zuen eraginik ospitalean. Hori bai, kontatu zidan sendatu ondorengo lehen egunetan hitzorduekin kontuz ibili bazen ere, handik gutxira agenda istripuaren aurretik bezain betea zuela.

Publicidad

Nork, zerk lagunduko dizu larrialdi baten aurrean zaudenean, zu eta gaixorik dagoena? Erantzuna argia da: zientziak lagunduko dizu, medikuntzak eta gainerako zientzialari askok sendagintzari egindako ekarpenek lagunduko dizute.

Irudika dezakegu gaur eskura ditugun botikarik gabeko mundua? Eta oraindik sendabelarren menpe bageunde, oraindik kimika Erdi Aroan bezala balego, edo, okerrago, anestesiarik ez bagenu?

Egin daitezke eta egiten dira aberastasun izugarriak botikekin, batzuetan botika horien ondorio gaiztoak ezkutatuz. Egin daitezke eta egiten dira gehiegikeriak botikekin, beste modu batera senda daitekeenik aintzat hartu gabe. Baina onartu behar dugu gure bizitza hobea dela, gizatiarragoa zientzialariei esker.

Publicidad

Galdetu bestela oinazez dagoenari zer gertatzen zaion botika batek oinaze hori kentzen dionean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad