1981. urtean plazaratu zen Espainian dibortzioaren legea. Duela 43 urte. Ordurako, Europa osoan zegoen antzeko lege bat, baina frankismoak eta eliza katolikoak gorroto zuten dibortzioa, Francoren aurretik errepublikak dibortzio lege bat onartu bazuen ere. Kontrakoek adierazi zuten dibortzioak familiaren desagerpena ekarriko zuela, horrekin batera anabasa ... etorriko zela, ezinbestean, eta infernuko ateetan sekulako ilarak sortuko zirela.
Publicidad
Kalean defenditutako giza eskubideek irabazi zuten, urtetako aldarri zalapartatsua lege batetan gauzatu zenean. Ez dakit zer gertatu den geroztik infernurako ilaratan, ez baitut hori ikusteko gaitasunik, baina familia ez da desagertu. Alderantziz familia mota berriak sortu dira. Eta, gainera, guztiok dakigu legearen kontra egin zuen askok baliatu zuela handik gutxira lege berria, behin baino gehiagotan kasu batzuetan. Uste dut ez dagoela gure artean etorkizunean berriz ere dibortzioa debekatuko duela dioen alderdirik.
Hori bai, dibortzio gehienak liskartsuak izan ziren urtetan, ezin gutxieneko adostasuna lortu. Normala, ez genuen ikasia nola bukatu duintasunez gehienetan maitasunez abiatutakoa. Arrotz zitzaigun dibortzioa eta gehiengoaren erreferentzia bakarrak filmetakoak ziren, aldizkarietakoak, ez etxekoak.
Urteak, halere, ez dira alferrik joan eta estatistikek diote ikasten ari garela. Datu bat: orain, adostutako dibortzioak ez dira gutxiengoa, gehiengoa baizik, zehazki, ehuneko 80a. Gaur dibortziatzen diren batzuk etxean edo inguru hurbilean ikasi zuten zer zen dibortzioa eta ze kalteak ekartzen zituen kasu askotan. Gu dotoreago dibortziatuko gara, pentsatuko zuen batek baino gehiagok.
Publicidad
Beste datu bat: duela hamar urte, dibortzioaren ondoren, haurrak, ehuneko 73an amarekin gelditzen ziren, aitak zaintza partekatua eskatu arren. 2013an zaintza partekatua arau bilakatu zenean, dibortziatuen ehuneko 17,9ra iristen zen haurren zaintza partekatua eta gaur ia erdira heldu da. Zerbait ikasi dugu, zerbait ikasten ari gara.
Ezagutzen dut bikote gazte bat, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, etxeko altzarien jabegoa erabaki zutenak. Nik sofa eta telebista, zuk ohea eta sukaldeko gailuak, etxeko gastuak erdibana. Ez dira ezkondu, beraz, ezta dibortziatu ere. Elkarrekin jarraitzen dute eta agian honezkero ahaztu zaie zer den norena baina, banatzeko ordua helduko balitz, gogoratuko lukete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.