Borrar
Bai Horixe

Egarrasika hitzegin

Zerbait egin dugu gaizki helduok gazteak garrasika hitz egitera bultzatzeko

Lunes, 17 de marzo 2025, 01:00

Gure museo bateko bi langileren arteko elkarrizketa, astegun bateko arratsaldean. Bertako sarreran nerabe talde handia, agian 50 lagun izango ziren, museoa bisitatu ondoren, etxerako martxan. Langiletako batek galdetzen dio besteari, taldea begi bistan, ea asmatuko duen nongoak diren gazte haiek, erantzuna bientzat ezaguna dela adierazten duen doinuaz.

Erreparatu nion arretaz taldeari, eta itxuraren edo janzkeraren arabera edonongoak izan zitezkeen, etxekoak barne. Neska guztiak galtzak, zamar ilunak, bakero ugari. Sortzen ez zuten zalaparta zen alde bakarra. Hizketan ari ziren, nor bere ingurukoekin, baina metro gutxiren distantzian ez zen ezer aditzen. Horrela asmatu zuten bi langileek gaztetxoak frantziarrak zirela, isiltasunagatik. Izan zitekeen Iparraldekoak, baina langile haientzat frantziarrak ziren.

Gazteen zaratarekin zerikusia duen beste gertakizun bat. Duela gutxi, larunbat eguerdian Hernaniko sagardotegi batetan gertatua. Bertan bildu ginen lankide batzuk, lan beretsua egin arren gutxitan elkartzen garen pertsonak. Pixkaka, sagardotegia betetzen joan zen, mahai guztiak okupatu ziren arte eta tarte horretan zarata harrizko paretak puskatzeko modukoa izatera heldu zen. Bertako gehienak, gazteak, agian museoko taldekoak baina dozenerdi urte helduagoak.

Ez nuen pentsatu hasierako zarata hura gehitzea posible zenik, baina enegarren txotxerako ezinezkoa zen mahaian zure parean zegoenarekin hitz egitea. Aldamenekoekin ere ahotsa bortxatu behar zenuen. Esan nien antolatzaileei bazkariaren helburua bertakoon artean gehiago ezagutzea bazen, ez zutela leku aproposa aukeratu.

Seguruenik ni izango nintzen bazkari hartaz disfrutatu ez zuen bakarra, baina biharamunean bi lankide marrantatuak zeuden. Hori bai, ondo pasatu omen zuten. Sentitu nuen zerbait egin genuela gaizki helduok gazteak garrasika hizketan jardutera behartu ditugulako, museoan nahiz sagardotegian. Adinaren ajea ere izan daiteke, baina ez dut horrelakorik gogoratzen gazte garaian.

Esango nuke hegotik kutsatu gaituztela eta Iparretik datorren isiltasuna Bidasoan itotzen dela. Protesta egiten dugu kaleko zarataz, gure leiho azpian gelditzen den busaren hotsaz, trafikoaren iskanbilagatik edo kaleko terrazetan daudenen garrasiengatik. Baina taberna eta jatetxe askotako zaratak, nonbait, ez gaitu gogaitzen. Zaintzen da dekorazioa, baxera, mahaietako zapiak. Hotsgabetzea, berriz, ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egarrasika hitzegin