Secciones
Servicios
Destacamos
Hedabideetan irakurri berri ditudan bi albiste. Lehen notizia ez da oraingoa, baina oraintxe izan dut horren berri. Gizon bat sartu zen Erromako etxe dotore batetan, bertan zegoena lapurtzeko asmoz. Etxean beste inor ez eta gizonak bazter guztiak miatu zituen. Halako batean, apaletatik kanpo zegoen liburu bat ikusi zuen. Hartu, zabaldu eta irakurtzen hasi zen, gertatuko zitzaiona sumatu gabe. Eskuartean zituen hitzek liluratuta, gizonak etxeko terrazan irakurtzen jarraitu zuen, eserita. Horrela aurkitu zuen handik denbora puska batez etxearen jabeak, liburuan harrapatuta, gatibu. Edozein idazleren ametsa, irakurlea erremediorik gabe harrapatzea hitzetan, ihesbiderik gabe.
Beste gizon batek kaleko edukiontzi pare bati ematen dio su, auskalo ze bultzadari amore eman ondoren. Pizten da sua, garrek biltzen dituzte ontziak eta ikuskizunaz liluratua hantxe gelditzen da gizona, zutik, begiak zabal zabalik, udaltzain batek atxilotu arte. Ahaztu egin zaio handik ihes egitea komeni zaionik. Etxean beheko surik izan balu arriskurik gabe gera zitekeen gar bilakatuta. Kalean dago, ordea, edonoren begi bistan.
Lapurra, liburu batez maitemindua (gainera, Olinpoko jainkoez mintzo zen liburua), suzalea garrez maitemindua. Maitemin hitza gehienetan bikote baten artean gerta daitekeenaz jarduteko erabiltzen da. Ez da maitasuna bera, baizik eta beti gertatzen ez den hasierako gar hori adierazteko baliatzen dugun hitza. Baina era berean egokia da literaturarekiko irrika edo suzaleen grina izendatzeko. Irakurketa kartzelan bukatu zuen gizonak edo preso sartu zutelako sua ametsetan soilik ikusiko duenak ez dute berehala ahaztuko bizitakoa.
Guztiok ezagutzen ditugu idea batez maitemindu direnak, zaletasun batek bereganaturik bizi diren pertsonak, hamaika aldiz gogoratutako eta berregokitutako oroitzapen batez maitemindu direnak, bizitako hura bizitzaren gailurrean kokatzen dutenak, hortik aurrerakoa amildegirako bidea balitz bezala. Era berean, guztiok ezagutzen ditugu hasierako sua ezagutu gabe luzaroan irauten duten bikoteak, maitasun sendo baten magalean.
Polita da pentsatzea edozein momentutan zerbaitek liluratu gaitzakeela, zerbaitek, ez norbaitek soilik. Itxaropen hori aski litzateke negu gorrian maindireen beroa atzera uztea erabakitzeko. Gaur bertan gerta daiteke, biharko afaria prestatzeko lanetan ari zarela, bihar norbait faltako zaizula jakinda ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.