Secciones
Servicios
Destacamos
Zerbait nabarmentzen bada gaur egun solidaritatea ulertzen dugun moduan, zera hori emozioen lehentasuna da. Lagunduko badugu, aldez aurretik zerbaitek hunkitu behar gaitu. Askorentzat ez du balio gobernuz kanpoko erakunde bati laguntzeak urte osoan, hilero. Ez, gauza izugarri bat gertatu behar da eta orduan bai, agian orduan erabakitzen dugu lagundu nahi dugula.
Emozio horrek, ordea, iraungitze data du eta une horretatik aurrera ahaztu egiten zaigu laguntzearena. Aski dira bi gertakizun emozionalitate hori frogatzeko. Duela bi urte eta erdi, Errusiak Ukrainari eraso egin zionean, hemengo bazter guztietan hasi zen jendea bertako biztanleentzat laguntza pilatzen eta bana-tzen. Ikusi genituen era guztietako produktuak ematen zituen pertsonek osatutako ilara luzeak, deialdiak, jakin genuen pertsona batzuk milaka kilometro egiteko gauza zirela Ukrainako kaltetuei laguntzeko.
Egunotan Valentziako uholdeak kaltetutakoekin gertatzen den bezalaxe. Ez zaigu burutik pasatzen ukrainarrek oraindik laguntza behar dutenik. Itzali zaigu emozio hura. Gaur Valentziari tokatzen zaio. Jakin badakigu hango hondamendiaren iturburuetatik bat klima aldaketa dela, CO2aren eraginaz berotzen dela Mediterraneoa eta berotze horrek elika-tzen dituela ekaitzak, hilgarri bihurtzen dituela, baina nahiago dugu lau litrotako urontzia erosi eta Valentziara bidali, 600 kilometrotara, ur hori kaltetuengandik hurbilago dagoen puntu batetan erosteko dirua eman baino, CO2a gehituta ere.
Noski, ederra da telebistan gazteak borondatezko laguntza eskaintzen ikustea, hain zuzen, heldu askorentzat hain ustel den belaunaldi horretako gazteak. Hunkigarria ibilgailura heldurik heltzen diren zaharrak, uholdeen kaltetuentzat pixoihalak eramateko. Hunkigarriak pantailetatik beraien miseria adierazten duten pertsonen hitzak.
Lurrari egunero egiten diogun kalteak, ordea, ez gaitu emozionatzen, ezta zientzialariek datozen hondamendiak aipa-tzen dituztenean ere. Ondo sentitzen gara Valentziara kilo bat babarrun bidaltzen dugunean, ez, ordea, plastikoa birzikla-tzerakoan. Ezta ere kontu korrontearen bidez hilero gobernuz kanpoko erakunde bati ematen diogun laguntza bidera-tzerakoan.
Itzaliko da, denbora asko pasa aurretik, gaur pil-pilean dagoen zirrara eta eskua eskuari emanda jarraituko dugu hurrengo zirrara sentitu arte. Eta sentituko dugu, lasai asko naturaren kontra jokatzen jarraituko dugulako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.