Sarritan galdetzen zaie politikariei hedabideetako elkarrizketetan, eroso ote dauden bere alderdiaren erabaki batekin, edo arerioaren kontra egiten denarekin. Galdetu gabe ere esaten dute sarritan ni horrekin eroso nago, erabaki honekin edo bestearekin. Erosotasuna balio nagusi gisa.
Publicidad
Horrelakoetan beti espero dut galdetutakoak esango duela «ni ez naiz politikaren mundura eroso egoteko etorri», edo antzeko zerbait, «nire helburua eroso egotea balitz, baditut nik erosotasunarentzako beste esparru batzuk». Alferrik, ez dut oraindik antzeko ezer entzun. Agian esango zuen norbaitek, baina nik ez dut entzun.
Badakigu batzuk (gutxi, baina kopurua esanguratsua) politikarekin aberastuko direlakoan sartzen direla esparru horretan, beste batzuk, berriz, boteretik hurbil egon nahi dutelako, edo, besterik gabe, bizibide egokia iruditzen zaielako, bertan karrera esaten zaion hori garatu dezaketela uste dutelako. Ez dira falta ere politika mundua hobetzeko, moldatzeko esparru egokia dela pentsatzen dutenak.
Ez naiz politikari guztiak zaku berean sartzen dituzten horietakoa, ezta gutxiagorik ere. Nik ezagutu ditudan hoberenak ez dira politikan sartu eroso egoteko, gizartea hobetzeko baizik, batzuk hobekuntza gisa hartzen duten hori niretzat okerragotzetik hurbil badago ere. Baina, tira, nor sartzen da politikaren munduan eroso egoteko helburuarekin?
Balio handiegia ematen zaio erosotasunari, disfrutatzeari bezalaxe. Gogoan dut Hondarribiko Alardearen unerik ilunenetan, Jaizkibel Konpainiak bere ibilbideari ekin aurretik, ohiko oharrekin batera (ez erori probokazioetan, gu beti dotore, beti irribarretsu...) urtero esaten zuela norbaitek «orain, disfrutatzera». Plastiko beltzen eta irainen artean desfilatuta ere, disfrutatu egin behar omen zen, ez egindakoak epe luzera eragin zezakeen onura gogoan, ez etorkizunean onura horiez disfrutatzeko asmoz, baizik hori gertatzen zen bitartean ere bai.
Publicidad
Ez nago erosotasunaren kontra. Bai ordea erosotasuna helbide nagusitzat hartzearen kontra. Ez dut zilizio defendituko, ezta metafora gisa ere, nahiko sufrikario emango dio bakoitzari bizitzak oinaze hori propio areagotzen jarduteko.
Baina iruditzen zait sarritan biharko edo etziko erosotasuna lortzeko deseroso sentiarazten zaituen pauso bat eman behar dela. Lehia horretan dago erronka, zenbat deserosotasun onartu geroko erosotasunera lortzeko, handik beste helburu bati ekiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.