Joan den astean lehendakariak Elkar taldearen egoitza nagusiari egin zion bisita. Ondoren, bertan egin zuen bilera Euskalgintzaren Kontseiluko ordezkariekin. Bada zerbait. Lehendakaritzara heldu ondoren, hamaika bilera egin ditu Pradalesek gizartearen maila askoko elkarteen arduradunekin, osasungintza, hezkuntza, enpresa, sindikatu etabarrekin. Kulturgintzako hainbat sektorekin, oraindik ez.

Publicidad

Une esanguratsuan gertatu zen aipatutako bilera, justu Europako hizkuntza gutxituen sareak lerrootan erabiltzen den hizkuntza «larrialdi linguistiko»an dagoela adierazi ondoren. Hiztunon kopuruak, zenbaki absolututan, gora egin du. Eta, halere, arriskua hemen dago.

Euskara hilzoriko arriskuan ikusi dut sortu nintzenetik, eta halaxe ezagutu zuten gure gurasoek ere. Miraria, Mitxelenaren hitzak baliatuz, hain agonia luzea gainditu izana da. Iraupena da harrigarria eta, horrekin batera, aurrera egin izana. Euskara salbo ikusi arte, ez dut kenduko bizarra, idatzi zuen Arestik eta Oskorrik kantatu.

Eta, halere, barkatu behar didazue, egoera nik txikitan ezagutu nuena baino askoz hobea da, betiko hilzorian, baina hobera egiten. Mantso, hori bai, barearen abiaduran, ez erbiarenean. Are gehiago, Europako nahiz beste kontinenteetako hizkuntza gutxituen ordezkariekin hitz egiteko aukera izan dudanetan, beti entzun dut eredugarria iruditzen zaiela gurean egindakoa, gurean lortutakoa.

Zalantzarik gabe, beste jauzi bat behar dugu, jauzi erraldoia eta zentzu horretan balio handia da Jaurlaritza eta Euskalgintzaren Kontseilua bat datozela jakitea. Agian, euskarazko kulturgintza jarduten dugunon ekarpena ere baliagarri izan daiteke, pertsona horien norabide politikoa edozein dela ere.

Publicidad

Kontatu dut behin baino gehiagotan. Duela urte mordoska, Erroman, ostatutik unibertsitatera gindoazela, bertan kultur ekitaldi batean parte hartzera, metroa hartu genuen. CAFekoak ziren bagoiak. Bertatik irten eta berehala, liburu denda bat ikusi genuen: erakusleihoa oso osorik Atxagari eskainia zegoen. CAF eta Atxaga, bikote esanguratsua iruditu zitzaidan, kide bakoitzaren pisu ekonomikoa zein den ahaztu gabe, bikote desiragarria.

Auskalo zer gertatuko den munduan gurea bezain hizkuntza gutxituekin, baina zerumuga lainotua dago, laino beltzez josia. Behintzat, bizirik eta jardunean ari garenok ez diezaiegula atzetik datozenei kale egin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad