Secciones
Servicios
Destacamos
Joan den astean irakurri nion idazle oso ospetsu bati ia bera bezain ezaguna den argitaletxe bateko literatur sari baten banaketan parte hartu berri zuela. Esan zuen hamaika aldiz egona zela ekitaldi bertsuan eta aipatu zuen, segidan, azken hamarralditan nabarmendutako aldaketa. Lehen gizonezkoak omen ziren nagusi, kezko eta alkoholezko lurrun batean sartuak. Orain, berriz, jarraitu zuen idazle ospetsuak «historiak zuzendu du hori eta orain ugariak dira emakumeak eta gutxiago edaten da».
Seguru ez zaizkiola lerrook heltzen idazle ospetsuari, baina esan nahi nioke historiak ez duela ezer zuzentzen, gehienez jota ere, zuzendutakoa (eta okertutakoa) kontatzen du. Emakume horiek lehen gizonen esparru esklusiboa zen horretan sartu badira/bagara, meritu osoa feminismoarena da, ez beste ezer edo inorena.
Egia borobil hori historiak egiaztatzen du, ez du taxuzko eztabaidarik, baina ez da askoren gustukoa. Idazle ospetsuarekin batera, gizon askok ukatzen edo isiltzen du feminismoaren meritua eta, harrigarriagoa, emakume dezentek gauza bera egiten du. Nahiago pentsatu emakumeon eskubideak zerutik etorri direla edo, maizago, gure amak edo amonak irakatsi zigutela pertsona guztiok garela eskubide berdinen jabe, berez sortutako burutazio bati esker, ez ikasitako zerbaiti esker.
Noski, badira feminismo hitza entzun gabe emakumeon autonomiaren bidea hartu zutenak, sarritan lehenago hori aldarrikatzen zuten emakumeak gaitzetsi ondoren. Baina gizonekiko menpekotasunari uko egin zioten emakume horiei ez zitzaien idea zerutik etorri, ez, feminismoak gizartean zabaldutako txinparten bidez ikasia zuten.
Ez dakit egunotan hedabideetan lekua izan duten bi emakume zehatzek bere burua feministatzat ote duten. Nevenka, Espainian eta Gisèle Pelicot, Frantzian. Emakume horiek emakume guztioi egin diguten ekarpenak feminismoan ditu sustraiak eta, aitortu ala ez, guztiok gaude zorretan Nevenka eta Gisèlekin. Biak ala biak irakatsi digute biktimak ez duela zertaz lotsatu, lotsak biktimagilearengana joan behar duela, kaltegilearekiko auzo lotsa sentitu behar dugula. Kaltegilearen jarduna dela lotsagarria.
La Manadaren biktimak ere gurean bortxaketari buruz gizarteak zuen gaitzespena ongarritu zuen bezalaxe, belaunaldi batek baino gehiagok aldatu du, asko edo gutxi, emakumeon kontrako bortxari buruz zuen idea. Eta antzeko zerbait gertatu zaio gizon askori.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.