Duela gutxi hil zen Silvia Pinal, jaioterri izan zuen Mexikon, laurogeita hamahiru urte zituela. Ikuskizunen munduan egin zuen lan hamarraldi ugaritan eta gure artean, behintzat zine zaleon artean, Luis Buñuelekin egin zituen filmen bitartez lortu zuen sona, Viridiana filmarekin, adibidez. Zutabe honetan sartzen ez diren beste hamaika lan egin zuen, ta beste hainbat sari lortu, Mexikoko izar unibertsala bilakatu arte.
Publicidad
Bada Silvia Pinalen heriotza aipatzerakoan, Mexikoko hedabide askotan (izan prentsa idatzia, izan telebistako saioak) Pinal musa gisa aipatzen zuten. Musa, berez, beste norbaiten inspirazioa eragitea lanbidetzat duen bederatzi jainkosetako bat da. Hori izan omen zen bere lana, gainerakoei artearen sua helarazi eta babestea. Musen laguntza eska dezake edozein sortzailek. Agian Pinalek berak egin zuen, noizbait, eskaera hori.
Beraz, musa beste norbait sortzaile bilakatzen duena da, ez sortzailea bera. Pinalen antzeko zerbait (aldeak, alde) gertatu zen gurean Lourdes Iriondo hil zenean, 2005. urtean. Orduan ere ez zen lehen lerroan Iriondoren kantagintza edo idazle lana azpimarratu. Berria eman zuen gehienentzat, Iriondo Ez Dok Amairuren musa izan zen, besteen argia piztu zuen norbait.
Gogoan dut Iriondoren lana goraipatzeko asmoz egindako lana gutxiesten zuen hainbaten jokaera, bertako hedabideetan. Iriondo eta Pinal, biak ala biak, suspertuko zuten beste askoren sorkuntza, baina sortzaileak izan ziren, ez beste inoren inspiratzaile hutsak.
Ez da zaila bi artista hauen arteko desberdintasun galantak alde batera utzita, biak pairatu zuten bazterkeria antzematea. Mingarria iruditzen zait, halere, oraindik ere emakume bat sortzaile izan daitekeela ukatzeko utzikeria. Ez da borondate gaiztoa izango, baina ukapena da. Nonbait, emakume baten zeregin nagusia besteak laguntzea da, besteak inspiratzea, aldamenekoak gorantz bultzatzea, ez gora egitea.
Publicidad
Ez dut gaitzetsiko bere eragina musa izatera mugatzea erabakitzen duen emakumea. Hamaika horrelako daude hainbat gizon sortzaileren atzean edo alboan. Bejondeiela. Baina tamalgarria da gauden mendean emakume batek artearen munduan izan dezakeen betekizun bakarra besteak inspiratzea dela pentsatzea.
Emakume sortzailea beste norbaiten musa izan daiteke, baina sortzaile dela ukatu gabe. Iriondok batzuen sorkuntza hauspotu zuen, baina benetako sortzailea izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.