Pobreak eta aberatsak
Bai horixe ·
Gaur pobrea ez da kaleko eskalea, eskasia larrian bizi den langilea baizikSecciones
Servicios
Destacamos
Bai horixe ·
Gaur pobrea ez da kaleko eskalea, eskasia larrian bizi den langilea baizikAurtengo datuen arabera, Elon Musk omen da munduko gizonik (pertsonarik) aberatsena. Nonbait, 243.700 milioi dolarretara heltzen da bere aberastasuna. Europako aberatsena (gizona ere bai) Bernard Arnault omen da. Espainiako aberatsena, Amancio Ortega eta erkidego autonomo honetako pertsonarik (gizona, nola ez) aberatsena Daniel Maté omen da. Musken dirutzaren ehuneko bataren jabe besterik ez omen dena.
Bada, galdetuko bagenio Muski non dagoen aberastasunaren eta pobreziaren arteko muga, agian ez luke Maté aberatsen artean kokatuko. Nork bere ikuspuntutik ikusita, munduan kontu gehienak dira erlatiboak. Milioidunaren kon-tzeptua ere ia desagertu da, milioi bat, eurotan izanda ere, gaur egun ezer gutxi delako.
Oraindik gogoan dut Donostian pezetatan milioi batera helduko zen lehen pisua nola eraikitzen zuten kaletik ikustera joan ginenean, Alderdi Ederren parean, Urbieta kaleko hasieran. Etxea eraitsi arte han bizi zen, atezainaren alaba, gure adiskide taldetxoko neska. Milioi bat, esaten genuen, kopurua lurretik eguzkirako distantziaren neurria bezain ulertezina balitz bezala.
Datuek diote aberatsen ehuneko batak gainerako laurogeita hamabostak baino aberastasun gehiago duela. Baina gure burua zenbakiekin zorabiatu baino lehen, azken datu bat: gaur eta hemen, pobrea da ilean 915 euro baino gutxiago jasotzen duena. Pertsonako, ez familiako. Horiexek dira pobre ofizialak.
Espainia osoan, ia hiru miloi pertsona omen dago egoera horretan: lan egin eta ilean 915 euro baino gutxiago jaso. Langile, enplegudun eta pobrea, askorentzat eskandalagarria eta niretzat txikitako mundua ezin hobeto islatzen duen hirukoa. Hori bai, XX mendearen erdialdean normala iruditzen zitzaiguna, egoerarik arruntena zena, onartezina irudi-tzen zaigu gaur askori.
Aurrerabidea ez da guztiontzat heldu. Gaur ofizialki pobrea dena ez da kaleko eskalea, ez da kalean bizi dena, eskasia larrian bizi den langile arrunta baizik. Udan etxea freskatzeko gailurik ez duena, neguan etxea berotzeko gauza ez dena, logela hamaika lagunekin partekatzen duena, betaurrekoak erosteko edo dentista ordaintzeko dirurik ez duena, sekula santan taberna batean sartzen ez dena, arazo mentalak dituenean terapia ordaintzerik ez duena…
Horiek dira gure pobreak. Ez zaie seguraski kalean egoera hori antzemango, baina hor daude, gure artean. Besteak, benetako aberatsak, ez dira gure munduan bizi.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.